Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak Logotipoa
Euskara Castellano
AITA MENNI OSPITALE BERRIA

Demokraziarekin batera, gaixo mentalen sorospena Gobernazio Ministeritzaren arlotik irten eta osasun sorospen orokorraren barruan sartu zen eta beraz, Osasun Ministeritzaren konpetentzien artean (1983ko Kode Zibilaren erreforma). 1986ko Osasuneko Lege Orokorrak sorospen psikiatrikorako zerbitzuen plangintza biltzen zuen eta ospitalez kanpoko sorospenaren garapena bereziki bultzatzen zuen zerbitzu komunitarioen bitartez, hala nola kontsultategiak, eguneko ospitaleak, gutxitu psikikoei zuzendutako babestutako lan zentroak edo komunitatean kokatutako lagundutako etxebizitzak. Bestalde, kasu akutuei laguntzeko unitate psikiatrikoak sortzen ziren ospitale orokorretan eta egonaldi ertainetarako errehabilitazio unitateak ospitale psikiatrikoetan eta egonaldi luzeetarako establezimendu erresidentzialak.

Bestalde, Euskal Autonomi Elkartean, Sorospen Psikiatrikoaren eta Osasun Mentalaren Plangintza bat prestatu zen eta plangintza hau abiapuntu hartuz, sorospenerako gune ezberdinak sortzen joan ziren, garrantzi berezia emanez osasun mentaleko zentroen sareari eta ospitale orokorretako egonaldi motzetarako unitate psikiatrikoei. Aldi berean, 1983an, Osakidetza sortu zen autonomi elkarteko osasun zerbitzuen kudeaketarako, nahiz eta 1985a bitartean osasun mentalaren arloko konpetentziak Foru Aldundien esku jarraitu zuten.

Testuinguru honetan, Aita Menni Ospitalea berritu egin zen gaixotasun mentalaren eraginez galdutako funtzio psikiko eta sozialen terapia eta errehabilitaziorako tresna moderno bat bilakatzeko, bere lana ospitalean egonaldi luzeak behar zituzten gaixoei zuzenduz. Horretarako, oso garrantzitsutzat jo zen instalakuntzen berrikuntzari ekitea berrantolaketa orokor batekin.

Indarrean zegoen sorospen eremuan Aita Menni Ospitaleak jokatu beharreko papera aintzat hartuz, esparru ospitalari eta erresidentzial berri bat sortu zen eraikuntza lanak 1981ean hasi zirelarik.


Aita Menni Ospitalearen ikuspegi orokorra 1981ean

Aita Menni Ospitalearen ikuspegi orokor bat 1981ean, instalakuntza berrien eraikuntza lanak hasi baino gutxi lehenago

 

Ospitale berriaren lanak    Ospitale berriaren lanak     Ospitale berriaren lanak

Ospitale berriaren eremuen diseinuan jarraitu ziren erizpideak honakoak izan ziren:
  • Nortasun berezia duten gaixo taldeen elkarbizitza ahalbideratzen duten esparruak sortzea.
  • Aktibitatea erraztu eta komunikazioa bultzatzen duten mugimendu fluxuak arautzea.
  • Inguruko gizartearen neurri berdintsuko giroak xedatzea.
  • Gaixo bakoitzari esparru pribatuak eskeintzea.
  • Ospitaleari baliabide materialak eta teknikoak ematea sorospen psikiatriko moderno bat eskeintzeko gai izan dadin.

Ospitale berriaren harrera    Ospitale berriaren sukaldea

Ospitale berriaren kafetegia           Ospitale berriaren ekitaldi aretoa

Ospitale berriaren egongela bat            Ospitale berriaren egongela bat

Ospitale berriaren logela bat    Ospitale berriaren jangela bat