Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak Logotipoa
Euskara Castellano
AITZINDARI HISTORIKOAK

Eskoriatzako ospitalea
Eskoriatzako ospitalearen irudiaKarlistadak iraun zuen bitartean, gaixo mentalak zailtasun handiak izaten zituzten Valladolid edo Zaragozako ero etxeetara iristeko eta ondorioz, kasu askotan gartzelatan sartzen zituzten. Egoera honen aurrean, Benito Mennirengan Eskoriatzan ospitale bat sortzeko gogoa sortu zen:
 
“... eta behar larrienei aurre egiteko, gure kabuz ospitale etxe bat zabaltzea pentsatu dugu, hiru sail antolatuz:

1. Bat eroentzat, gaur egun zenbait herrietako gartzelatan detenituak daudenentzat eta sendatzeko aukerarik ez dutenentzat leku egoki bat ez dutelako.
2. Gudari elbarrientzat.
3. Gudatearen ondorioz edo beste arrazoiak direla medio, babesik gabe gelditu diren mutikoentzat, edo bere garapen intelektuala, morala eta fisikoa lortzeko behar dutena gurasoek eman ezin dietenentzat...”

Benito Mennik harrera on bat aurkitu zuen bere proiektuarentzat Gipuzkoa eta Arabako Diputazioetan, gaixoen egonaldiak kontzertatu zituztelarik eguneko pezeta bat ordainduz. Eskoriatzako ospitalea 1875ko azaroaren 23an zabaldu zen. Bost hilabete beranduago, 1876ko martxoaren 13an, gudaren amaiera etorri zen eta erakunde publikoetako indar politikoetan izandako aldaketen ondorioz, urte horretan bertan itxi behar izan zen.