Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak Logotipoa
Euskara Castellano
ZENTRO PSIKIATRIKO HANDI BAT BEZALA SENDOTZEA

Gaixotasun mentalaren ikuskera eta bere tratamendua
Añibarro doktoreaXIX. mendearen lehenengo erdian, Esquirolen sailkapena zen nagusi. Sailkapen honetan gaixotasun mentalak antolatzeko oinarri sintomatikoak eta psikologikoak erabiltzen ziren. Aita Menni Ospitalea martxan jarri zenean, psikiatria bere egiazko aldi zientifikoa hasten ari zen eta Dr. Añibarrok Morelen sailkapena erabili zuen. Sailkapen hau “herentziako dejenerazioan” oinarritzen zen eta ideia honen arabera, gaixo mentalek atzerapen biologiko bat jasaten dute, gizakiaren maila behekoenetara edo gizakiaren aurretikoetara bueltatuz.

Gaixotasun mental ezberdinak sendatzeko baliabide terapeutiko zeatzik eta eraginkorrik ez zegoenez, garai honetako tratamenduen helburua gaixotasuna bere kabuz osa zedin baldintzarik onenak sortzea zen.

Gaixoen eguneroko bizitza aberasteko asmoz, aisialdiko ekintza ezberdin ugari prestatzen zen, hala nola antzerki lanen prestakuntza edo sendategiaren inguruko ibilaldiak. Irakurketarako gela bat ere bazen, aisialdirako liburuz ondo hornitua zena, eta jaiegunetako arratsaldetan, sainete errepresentazioak, zinema proiekzioak edota gramofono entzunketak antolatzen ziren.

Gaixoen irudia erietxearen inguruan

Aisialdirako gela baten irudia


Pabilioi ezberdinen inguruan baratzak eta oilategiak zeuden, bertara gaixoak eragozpenik gabe joan zitezkelarik kanpoko laborterapia ekintzak burutzera. Laborterapia edo lanaren terapia Aita Menni Ospitalean betidanik erabili zen, modu honetako ekintza ezberdin ugari antolatu zirelarik. Gaixoek jostun lanak egin zitzaten ere tailer bat bazen.

Ospitaleko baratzen irudia

Gaixoak josten


Mendearen haseran erabilgarriak ziren medikamenduak insomnioaren aurkako hipnotiko batzuk -klorala, bromuroa edo opioa- eta ansietatearen aurkako lasaigarriak ziren -opioaren deribatuak, hatxisa, belladona, eskopolamina-. Gainera, gaixo maniakoek murtxikapen eskaz baten ondorioz liseriketa arazoak izaten zituztela eta, berrosagarriak eta aringarriak erabiltzen ziren.

Garai hartako metodoen artean, oso zabaldua zen narkosi luzatuarena. Gaixoa zenbait egunez hipnotikoen eraginaren menpean mantentzen zen, eragin hau bere bizitzarentzat beharrezko diren funtzioak betetzeko soilik eten ohi zelarik. 1917. urteaz geroztik, piretoterapiaren teknika sartu zen. Teknika honek eragile ezberdinak erabiliz sukarra sorrarazten zuen eta horretarako erabiltzen ziren, besteak beste, urre edo zilarrezko suspentsio koloidalak, sodio edo litio nukleinatoa, trementina esentzia, albumina bakterianoak, sufrezko olio-suspentsioak edo paludismo mota onberak.

Ospitaleko farmazia


Oso hedatua zen beste tratamendu bat hidroterapiarena zen. Metodo zahar hau Kraepelinek zabaldu zuen mundu osoan eta bainua erabiltzen zuen tenperatura ezberdinetan eta denbora ezberdinez koadro kliniko bakoitzarentzat. Gehien bat, gaixoa bihurria zegoenean lasaitzea izaten zuen helburu, eta kontrako kasuetan berriz, bizkortzea.

Hidroterapia aretoa