|
||||||||
|
ZERBITZUEN BEREIZKETA Instalakuntza berrien eraikuntzaren ondoren eta taldelan multidisziplinarra errotu eta gero, Aita Menni Ospitaleak egitura fisikoak guztiz berrituak zeuzkan eta egonezintasun eta ekimenez betetako profesionalen sarrera prozesua hasia zen jadanik. Gainera, 1988an Komunitatearen Ama Gorena eta Ospitalearen Gerentzia banatuak izan ziren nork bere erantzukizunak hartu zituelarik eta horrela, pertsona bat lan ospitalariaren garapenean bereziki murgiltzeko baldintza egokiagoak ematen ziren. 1990eko hamarkadan ospitalearen misio asistentzialaren eguneratze bat gertatzen da zerbitzuen bereizketaren bitartez. Egonaldi luzeko emakumezko gaixo psikiatrikoak soilik zaintzetik bi sexuetako eta adin talde ezberdinetako gaixoak zaintzera pasatzen da, ez ospitaleratze giroan bakarrik, baizik eta komunitatean ere bai, kasu guztietan errehabilitazio programa terapeutikoak jorratuz eta patologia mental berrietan murgilduz, hala nola burmuin lesioak. Aldaketa prozesu honetan, lan asistentzialaren finantzaketa iturri berriak bilatzen dira, finantzaketa bakarra publikoa izatetik eredu misto batetara pasatuz. 1991ko udan martxan jarri zen Eguneko Ospitalea. Bere helburua gaixo psikotiko gazteak zaintzea da, zerbitzu anbulatorioak eman diezaieketen laguntza baino denbora gehiago behar duten gaixo psikotiko gazteak. Egunero ordu batzuetako jarraipen estuago baten bitartez, gaixo hauen ospitaleratzea ekidin nahi da. Eguneko Ospitalea Arrasateko hirigunean kokatzen da eta berarekin Aita Menni Ospitalea Santa Agedatik irten eta eremu berri batetan murgildu zen: komunitarioa.
Hamarkada guzti honetan zehar, bergizarteratze programa bat garatu da, bere bizitza komunitatean egiteko gai izanik, laguntza familiar egoki bat ez izateagatik ospitalean egon beharra izan dezaketen gaixoei zuzendua alegia. Kasu hauetan, prestakuntza egoki baten bitartez, gaixoak bergizarteratzea lortu daiteke, bere bizitza profesional ezberdinen aldizkako gainbegiraketa izaten duten pisu lagunduetan aurrera eramanez. Aita Menni Ospitaleak 1980ko hamarkadaren azken urteetan hasi zuen proiektu hau eta gaur egun 6 pisu dauzka Arrasaten, 28 gaixorentzako edukierarekin.
Komunitatean bizi diren gaixoen bizitza normaltzeko garrantzi handikoa da bere denbora ongi egituratzea ekintza produktibo arautu baten bitartez. Horretarako duela gutxi babestutako tailer bat sortu da komunitatean bertan.
Ospitaleratze mailan, 1992an Egonaldi Ertainetarako Unitatea sortu zen, akutuentzako unitateek eskeini dezaketena baino laguntza luzeago bat behar duten gaixoei zuzendua. Bere helburua, gaixoak senitartera edo komunitatera bueltatzeko beharrezko dituen ahalmenak lortzen laguntzea da, tratamendu terapeutiko eta errehabilitatzaile intentsibo baten bitartez.
Ekipamendu asistentzial honen ondoan, Gaztetxoentzako Psikiatria Unitate bat jartzen da martxan 1997an, ospitaleratutako haur eta gazteei laguntzeko prestatua. Unitatea ospitaleko eraikuntza guztietatik bereiztua dagoen lorategiz inguratutako txalet batetan kokatzen da, modu honetan funtzionamendu independente bat izan dezakelarik.
Aita Menni Ospitaleak betidanik ospitaleratutako gaixoei eskeini izan dien laguntza psikogeriatrikoaz gain, 1997az geroztik, Arrasateko hirigunean kokatzen den eta Deba Garaiko biztanleei zuzendua den Eguneko Zentro Psikogeriatrikoak gabezi kognitiboak eta funtzionalak dituzten zaharrak zaintzen ditu, zainketa bereziak eskeiniz egunean zehar. Erresidentzietan erakunderatzearen alternatiba den formula honek zaharrak euren senitartean mantentzeko aukera ematen du, behar duten laguntza eskeiniz eta senitartekoek egin behar duten ahalegina neurri handi batetan murriztuz. Proiektu honen ondorioz, Foru Aldundiekin izandako erakunde harremanak berriz ere indarrean dira Ongizate zerbitzuen bitartez.
Misio ospitalaria jarraituz eta inguruko gizarteak dituen beharrei aurre eginez, Aita Menni Ospitaleak martxan jartzen du, 1992an, Burmuineko Lesioen Unitatea, batez ere traumatismo kraneoentzefaliko baten ondorioz, burmuineko lesio bat jasan eta bizitza normal bat egin ahal izateko ahalmenak neurri handi batetan mugatzen dizkien ondorioak dituzten gaixoentzat.
Zenbait gaixo, nahiz eta burmuineko lesio bat jasan eta gero ondorio neuropsikologikoak edo neuropsikiatrikoak izan, modu anbulatorio batetan zaindu daitezke egoera fisikoa nahikoa ona baldin bada. Gaixo hauentzako, Aita Menni Ospitaleak Neuroerrehabilitazio Zentro bat dauka, bere ibilaldia 1997an hasten duena Bilbon.
Aita Menni Ospitalearen osasun eskeintza kanpo kontsulta zerbitzuak osatzen du. Psikiatria, psikologia klinikoa eta neurologiako profesionalen bitartez, gaixo anbulatorioen beharrak betetzen ditu, heldu, gazte, haur edo zahar. Sorospen lanaz gain, Aita Menni Ospitaleak bere helburuen artean dauzka osasun mentalaren arloko ikerkuntza eta irakaskuntza. Azken urteotan, ospitaleak Deustuko Unibertsitatearekin sinatutako elkarlanerako hitzarmen batetan sartzen den Psikologia Klinikoko Master bat eskeintzen da. Era berean, antzeko akordioak sinatu dira beste erakunde akademiko batzuekin, bai Euskal Herrikoak eta baita kanpokoak ere.
Ikerkuntzaren arloan, ospitalean kokatzen da Ahizpa Ospitalariek Mª Josefa Recio Fundazioaren bitartez duela gutxi bultzatutako Ikerkuntza Psikiatrikoetarako Institutua. Bere helburuen artean psikiatria eta osasun mentalaren arloko ikerkuntza eta irakaskuntza ekintzak bultzatu, kudeatu eta antolatzea dituen erakunde hau lotura eta koordinazio gune bat da, gai hauetan, Ahizpa Ospitalarien Palentziako Probintziako zentroen artean. Ikerketa Psikiatrikoetarako Institutuak, Aita Menni Ospitaleak eta Deustuko Unibertsiteak antolatutako Psikiatria eta Osasun Mentaleko Ikerketaren Metodologiaren 2. Ikastaroaren amaiera |
||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() |