1988an Ahizpa Ospitalarien erakundeetan Kolaboratzailearen Urtea ospatzearekin batera, Aita Menni Ospitalean lan egiten duten profesionalen integrazio prozesu bat hasten da Komunitate Ospitalaria sortuz. Komunitate honetan ahizpek eta kolaboratzaileek elkarrekin egiten dute bere lana eta guztien erdian gaixoa eta bere senitartekoak kokatzen dira. Integrazio hau Ahizpa Ospitalarien Kongregazioaren borondatearen adierazpena da eta sorospen proiektu berriak aurrera eramateko beharrezko diren profesional berrien etorreraren ondoriozko behar bat bezala proposatzen da. Komunitate Ospitalariaren materializazio bezala, kolaboratzaileek gero eta partaidetza handiagoa dute etorkizunerako plangintzak egiterakoan eta zentroaren bizitzan eragina duten erabakiak hartzerakoan.
Azken urteotan ospitaleak azaltzen duen konplexutasun mailaren ondorioz eta zenbait ekipamenduetarako sartu diren disziplina bereziengatik, talde asistentzial ezberdinak egituratu dira ospitale barruan. Zerbitzu bakoitzean lan multidisziplinarraren filosofia mantenduz, taldel bakoitzak gero eta autonomia maila handiagoak lortzen ditu, beti ere elkarren artean beharrezkoa den koordinazioa bermatuz. Espezializazio honen eraginez, ekipamenduen egokitze arkitektonikoaz gain teknologia aplikatuaren garapenaren bultzada bat ere gertatzen da eta honekin batera, ikerkuntza zientifikora zuzendutako ahaleginen bultzada bat ere bai.