Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak Logotipoa
Euskara Castellano
DEFINIZIOA ETA HELBURUAK

Egoitzazko artatze zerbitzuaren helburua da pertsona bakoitzari erabateko laguntza ematea denboran etenik gabe. 60 urtetik gorako pertsonei zuzentzen da, bereziki egoitzazko artatzearen beharra azaltzen dutenei, behin behineko edo behin betiko moduan.
 
Ezaugarri nagusi bezala esan daiteke egoitza zentroa dela, komunitateari zabalik dagoena, balioaniztuna eta funtzioaniztuna, erabiltzaileek agertzen dituzten behar aldakorrei egokitzen diren baliabideak dituena.
 
Helburu zehatzak:
  • Adineko pertsonek azaltzen duten menpekotasun fisiko edo psikikoaren mailaren arabera, euren autonomia pertsonala bultzatu, ahalik eta bizimodu normalena izan dezaten.
  • Egoitzako elkarbizitzan eskuhartze aktiboa bultzatu.
  • Senideekiko harremanak mantendu eta baita ere komunitatearen baitan izan ditzaketen harreman social, politiko edo kulturalak.
  • Antzematen diren gaixotasun eta asalduren kontrola eta jarraipen terapeutikoa.