|
|
 |
JARDUERA ASISTENTZIALA
Egoitzak laguntza plangintza berezia prestatuko du erabiltzaile bakoitzarentzat, gutxieneko edukinak amankomunak direlarik eta bertan banakako helburuak ezarri ahal izango dira aplikazioari dagokionez eta ebaluagarriak izango dira.
Erabateko laguntza pertsonala
-
Ongizate eta osasun eredu erabatekoa, osasun eta gizarte alderdi alderdiak, zein psikologikoak, kulturalak edo ingurunearekin eta elkarbizitzarekin lotutakoak jorratzen dituena beste hainbaten artean.
-
Arreta pertsonalizatua, erabateko laguntza plangintza baten bitartez, erabiltzaile bakoitzaren beharrei egokitua.
Laguntza medikoa
-
Egoitzako zerbitzu medikoak familia-mediko lanak beteko ditu erabiltzaileentzat, bere funtzioa komunitateko osasun zerbitzuekin koordinatuta (larrialdiak, espezialisten kontsultak...).
-
Egoitzaratzean, medikuak ikuskapena egiten du, tartean direlarik:
-
Txosten medikoen eta tratamenduaren ikuskapena
-
-
-
Elektroa, hala iritziz gero
-
Medikuak egunero pasatzen du kontsulta eta gaixo dauden erabiltzaileak zaintzen ditu. Baita gaixotasunak gainditzen ari direnak eta beharrak dituztenak ere eta aldi berean, preskribatutako tratamenduen jarraipena egiten du beharrezko diren aldaketak eginez.
-
Honekin batera, sei hilean behin edo lehenago behar izanez gero, medikuak azterketa medikoa egiten du azterketa fisikoa eta analitikoa tartean direlarik.
-
Patologia psikiatrikoren bat duten erabiltzaileentzat zerbitzu espezializatua eskaintzen du gure unitateak.
Eskaintzen diren erizaintza zainketen artean dira:
-
Erabiltzailearen egoera fisikoa zein psikikoaren ebaluazioa eta jarraipena egin, aldaketen zeinu eta sintomak antzemanez.
-
Bizi-zeinuaen kontrola, interpretazioa eta erregistroa, zaurien sendaketa, zundak jarri eta behar diren zainketa guztiak.
-
Medikuak idatziz agindu bezala medikamentuak administratu, hauen eraginak zainduz.
-
Erabiltzaileak dituen beharren arabera, bere garbiketa egin edo gainbegiratu, beti ere intimitateari zor zaion errespetua zainduz.
-
Elikadura zaindu eta jarraitu.
-
Diagnostiko zein tratamendu teknikak praktikan jarri edo horretan lagundu.
Errehabilitazio funtzionala
Mugimendurako, okupaziorako eta harremanetarako beharrezkoak diren ahalmenak bultzatzen dituzten ekintzak eta egitasmoak maila ezberdinetan. Gaixotasunaren prozesuaren eraginez erabiltzailearen autonomia murrizten duten trebetasunak (autozainketakoak: jatea, jaztea... eguneroko trebetasunak: etxeko lanak...) mantentzera eta indartzera zuzenduriko helburuak dituzten hainbat programa dira tartean. Kasu guztietan garrantzi berezia ematen zaio jokabide osasuntsuen mantentzeari (osasun heziketa).
Gabezi psikomotoreen prebentzio eta tratamendura zuzentzen da, alderdi fisiko, psikiko eta sozialak jorratuz. Programak honako ekintzak ditu tartean:
Laguntza psikologikoa
Beharra duten erabiltzaileei laguntza psikologikoa eskainiko zaie, bi arlo landuz:
-
Banakako eskuhartzea: Funtzio psikoafektiboetan eskuhartzea: Bereziki depresioaren eta antsietatearen tratamendu aringarri eta prebentiboan lantzen ditu.
-
Depresioaren tratamendua: Hainbat eskuhartze arlo ezberdin lantzen dira:
-
Depresioaren mekanismoen inguruko informazioa eta pentsamendua-sentimendua-afektua erlazioaren ulertzea.
-
Laguntza psikologikoa: Zailtasunak, arazoak edo kezkak azaltzeko tartea.
-
Atseginak izan daitezken ekintzak elkarrekin bilatu eta planifikatzea.
-
Antsietatearen tratamendua: Hainbat eskuhartze arlo ezberdin lantzen dira:
-
Informazioa: Estresa sortzen duten mekanismoen inguruan.
-
Erlaxaziorako entrenamendua: Erabiltzaileen ezaugarri fisikoak direla eta, estrategia mistoa hautatuko da Erlaxazio Autogenoaren printzipioetan oinarritua.
-
Estresari aurre egiteko estrategiak: Estres iturrien identifikazioa eta aurre egiteko mekanismoak.
-
Jokabide programak: dementzia prozesu baten inguruan eman daitezken jokabide aldaketak murriztu edo estaltzeko asmoz, banakako jokabide programak prestatzen dira.
-
-
Zirikatze kognoszitiboa: Dementziaren aurkako tratamendu farmakologikoen osagarri da, tarte pizgarri, gizarteratzaile eta errehabilitatzailea eskainiz ahalmen kognitibo ezberdinak indartuz. Psikozirikatze tratamenduek neuroplastizitatea bultzatzen dute ahalmen kognitibo, emozional, erlazional eta fisikoak lantzeko estimuluen aurkezpenaren bitartez. Honako ekintzak osatzen dute:
-
Egun on – Errealitatean norabidatzea: Nahastearen, desorientazioaren eta oroimenaren galeraren tratamendu bat da, gaixoak berari eta bere inguruari buruzko gertakariekin zirikatzen dituena.
-
Oroitzapena: Iraganean gertatutakoak orain aldiratzen saiatzen da adinekoa norabidatzeko asmoz, horretarako emozioen arloa ikutuz.
-
Psikozirikatzea: Dementzia asalduretan berezkoak diren galera kognoszitiboetan eskuhartzea du helburu, norbanakoak mantentzen dituen ahalmenak indartuz.
-
Oroimenean eskuhartzea: Helburu prebentibo eta aringarriekin lantzen da.
-
Gaurkotasuna eta eztabaida taldeak: Birnorabidetza, komunikazioa eta pentsamendu abstraktoarekin loturiko gaiak lantzen dira, gai baten inguruan solastuz.
-
Musikoterapia: Psikomotrizitate trebetasunak, erlaxazioa, emozioen adierazpena, etab. Lantzeko helburuarekin musika erabiltzen da eta gainera zirikatze kognoszitibo bat da.
Entretenimendua du helburu eta narriadura kognoszitiboa duten pertsonen eskulan sortzaileetarako trebetasunak indartzeko erabiltzen da. Era berean, gizarteratzea bultzatzen du, adinduak komunitatean mantentzeko eta integratzeko prozesuan hain garrantzitsua dena. Programa honako ekintzez osatzen da:
-
Eskulanak: Ekintza hau aspektu psikomotor finak edo zarpailak lantzeko elementu bezala erabiltzen da, taldelana eta autoebaluazioari garrantzia emanez.
-
Ludoterapia: Jokoak ere balio du estimulu gisa.
-
Animazio soziokulturala eta komunitatearekiko harremana: Inguruko errealitatearenganako hurbilketa eragiten du aisialdiaren ikuspegitik eta gizarteratze espazio bat sortzen du, bai zentro barruan eta baita ere hain garrantzitsua den kanpoko munduarekiko.
Gizarte laguntza zerbitzua eskainiko zaie beharrak dituzten erabiltzaileei (baliabideen inguruko informazioa...).
Erabiltzaileen senideei laguntza
Senitartekoak nahi eta nahi ez kontutan hartu beharreko agenteak dira adinekoa zaintzerakoan, zainketa honek ez bait du zentzurik ingurunea kontutan hartu gabe. Lantzen direnak dira:
-
Informazioa: zentroari buruz eta bertan artatzen den senitartekoari buruz, ager daitezken zalantzak argituz.
-
Formakuntza eta kapazitazioa aurre egiteko estrategietan, erabiltzailea eta familiaren artean sor daitezken arazoak bideratzen jakiteko.
Sukaldaritza eta ikuztegi zerbitzuak
Sukaldaritza zerbitzua elikadura zuzena errespetatuz eskainiko da, kantitatea, kalitatea eta barietatea erabiltzaileen beharrei egokituz. Behar izanez gero, osasun profesionalen gainbegiratzearekin, dieta bereziak prestatuko dira patologia bakoitzarentzako. Ikuztegi zerbitzua funtzionamendu arautegiaren bigarren atalean zehazten da.
|