Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak Logotipoa
Euskara Euskara Castellano Castellano
DEFINIZIOA ETA HELBURUAK

Eguneko Zentro Psikogeriatrikoa endekapenezko gaitzak dituzten adinekoei zuzendua dagoen baliabide asistenziala da, errehabilitazioa eta mantenimendu zainketak eskaintzen dizkiena hain zuzen. Asmoa da pertsona hauek euren senide eta lagunen artean mantentzea ahalik eta denbora luzeenean izan dezaketen funtzionamendu eta bizi kalitate handienarekin.
 
Helburu zehatzak:
  • Errehabilitazio funtzionala: Norbanakoaren gabezi funtzional eta psikosozialen tratamenduaren bitartez ahalbidetzen da, euren ahalmenak bultzatuz eta arreta berezia jarriaz narriadura arrisku handiena dutenengan.
  • Osasun laguntza: Osasun Zentroekin eta Osasun Mentaleko Zentroekin koordinatutako jarraipena. Osasun heziketa, bai erabiltzaileentzat eta baita beren senitartekoentzat, eta aldizkako osasun azterketak.
  • Arreta eta sostengu soziala erabiltzaileari eta bere ingurukoei. Bereziki, erabiltzailea ospitalez kanpo mantentzen saiatzeko asmoz.