|
||||||||
|
JARDUERA ASISTENTZIALA Eguneko Zentro Psikogeriatrikoaren helburu orokorra da erabiltzaileei mantenimendu eta errehabilitazio zainketak eskaintzea familia giroan ahalik eta denbora luzeenez jarraitzen laguntzeko asmoz. Helburu orokor horri erantzuteko, zentroak, familiarekin batera, egokitze epealdi berezia ezartzen du eta garai horretan, erabiltzailea denbora zatiz etortzen da zentrora, poliki-poliki egokitzen joan dadin. Era berean, eguneko zentroak laguntzaile bat izendatuko du erabiltzaile bakoitzarentzat eta bera izango da erabiltzailearen jarraipen pertsonalizatua egingo duena eta behar duen laguntza guztia emango diona hasierako egokitze prozesuan zehar eta gero, egonaldi guztian zehar, alta heldu bitartean, familia eta zentroko taldearen arteko lotura izango dena.
Aipatutako egokitze epealdiaren bitartean, erabiltzailearen egoera psikofisiko eta sozialaren azterketa multidisziplinarra egiten da, zentroko talde terapeutikoa osatzen duten profesional guztiek eskuhartzen dutelarik. Azterketa horren emaitzen arabera, arreta plangintza berezi bat ezartzen da non erabiltzailearekin lortu beharreko helburuak eta egin beharreko ekintza asistentzialak zehazten diren. Plangintza hau erabiltzaileari eta bere familiari aurkezten zaio eta elkarrekin aztertzen da erreferentziazko zentroan, beharrezkoak diren aldaketak eginez. Azkenean sortzen den plangintza erabiltzaileari eta familiari ematen zaie eta 6 hilean behin aztertzen da edo lehenago erabiltzailearen egoeran aldaketa nabarmenak izanez gero, erabiltzailearen bilakaeraren ondorioek beharrezko egiten dituzten aldaketak erantsiz.
Zirikapen kognoszitiboa Eskuhartze honen oinarria garunak berez duen plastikotasuna da. Berari esker, patologia defektualetan funtzionamendu kognoszitibo mailan ematen diren hainbat gabezia leheneragarriak izan daitezke edo berrikaste edo gainikaste baten bitartez orekatu daitezke.
Honako programek osatzen dute:
Egun on - Errealitatean norabidatzea
Nahastearen, desorientazioaren eta oroimenaren galeraren tratamendu bat da, gaixoak berari eta bere inguruari buruzko gertakariekin zirikatzen dituena. Oroitzapena
Iraganean gertatutakoak orain aldiratzen saiatzen da adinekoa norabidatzeko asmoz, horretarako emozioen arloa ikutuz. Entrenamendu kognoszitiboa
Dementzia asalduretan berezkoak diren galera kognoszitiboetan eskuhartzea du helburu, norbanakoak mantentzen dituen ahalmenak indartuz.
Gaurkotasuna. Eztabaida taldeak
Birnorabidetza, komunikazioa eta pentsamendu abstraktoarekin loturiko gaiak lantzen dira.
Musikoterapia
Psikomotrizitate trebetasunak, erlaxazioa, emozioen adierazpena, etab. lantzeko helburuarekin musika erabiltzen da eta gainera zirikatze kognoszitibo bat da. Errehabilitazio funtzionala Osotasun fisikoa eta psikikoaren iraunaraztearekin lotutako gaiak lantzen dira, nork bere gorputzari buruz duen irudiarekin lotutako gaien bitartez eta ingurunearekiko autonomia indartzen laguntzen duten eta neurri bateko zailtasuna duten trebetasun instrumentalak landuz.
Honako programek osatzen dute: Autozainketa programa
Bere helburua erabiltzen ez diren baina oraindik galdu ez diren ahalmenak mantentzea eta indartzea da, bere buruaren zaintzearen garrantzia agerian utziz eta bere itxura fisikoa hobetzen lagunduko duten trebetasunak irakatsiz. Zentzu honetan, lau programa oinarrizko garatzen dira, hala nola elikadura, janzkera, aho higienea eta esfinterren kontrol programak. Eguneroko trebetasunen entrenamendua
Eguneroko bizitzan erabiltzen diren trebetasunak mantendu edo indartzera bideratua dago, bereziki daukaten autonomiaren arabera egiten dituztenak landuz.
Aisialdi terapeutikoa Entretenimendua du helburu eta narriadura kognoszitiboa duten pertsonen eskulan sortzaileetarako trebetasunak indartzeko erabiltzen da. Honako programek osatzen dute: Eskulanak
Ekintza hau aspektu psikomotor finak edo zarpailak lantzeko elementu bezala erabiltzen da, taldelana eta autoebaluazioari garrantzia emanez. Ludoterapia
Jokoak ere balio du estimulu gisa. Errehabilitazio fisikoa Gabezi psikomotoreen prebentziora eta tratamendura bideratua, alderdi fisikoak zein psikikoak eta sozialak jorratuz. Honako programek osatzen dute:
Mobilizazioa
Etengabeko modu programatuan eta metodikoan eginez gero, baliagarri da subjektuaren esfera psikologikoan, sozialean eta fisikoan eragina duten emaitzak lortzeko. Errehabilitazio fisiko berezia
Maila fisikoan agertzen diren gabezi berezien tratamendura bideratua. Hurreratze familiarra
Familia oinarrizko ardatza da eguneko zentroak eskaintzen duen laguntzan. Egiten den lanak oinarrizko hiru puntu ditu: Informazioa zentroari buruz eta bertan artatzen den senitartekoari buruz, ager daitezken zalantzak argituz.
Formakuntza eta kapazitazioa aurre egiteko estrategietan, erabiltzailea eta familiaren artean sor daitezken arazoak bideratzen jakiteko. Laguntza psikologiko berezia.
|
||||||||||||||||||||||||||||||||
|