Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak Logotipoa
Euskara Euskara Castellano Castellano
SARRERA

Erabiltzailearenganako Arreta Zerbitzua (SAU) organo instituzionala da eta bere helburua sorospenaren kalitatea hobetzea da, erabiltzailearen iritzia ezagutuz eta iritzi hau ospitalearen helburuetan eta antolakuntzan barneratuz, ahalik eta asetasun handiena lortzen saiatuz, bai erabiltzaileen aldetik eta baita profesionalenetik ere.
 
Zerbitzu honekin lortu nahi diren helburuak honakoak dira:
  • Sorospenaren kalitatea hobetzen lagundu.
  • Erabiltzailea babestu eta profesionalekin eta erakundearekin dituen harremanak armonizatu.
  • Gaixoaren eskubide eta betebeharrak zein ospitaleko arauak bete daitezen zaindu eta horretan lagundu.
  • Erabiltzailea eta ospitalearen arteko harremanean sortu daitezken arazoak jaso, aztertu eta erantzuna eman.
  • Arazoen sorburu diren eragileak azteztu eta balizko irtenbideak landu, eskaintzen den sorospena ahalik eta gizalegezkoena eta kalitatezkoa izan dadin bultzatuz.