Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak Logotipoa
Euskara Castellano
BEKOETXE BURMUINEKO LESIOEN EGUNEKO ZENTROA

Kokapena: Bilbo, San Ignacio auzoan

Erakunde arduraduna: IFAS, Bizkaiko Aldundia

Erabiltzaileak: Zentro honetan 45 pertsona artatzen dira. Jasotako garun kaltea dute eta aurreko zereginetara itzultzea galerazten dien arrastoak dituzte. Bertaratzen direnen artean, hirugarren pertsonenganako menpekotasun haundia dutenak daude, baita eguneroko oinarrizko ekintzetarako autonomoagoak direnak ere. Lehengo taldearekin plangintza asistentziala denboran zehaztugabea da, bigarren taldean berriz asistentzia hilabete batzuetara mugatzen da. Azken hauen lan-plangintzaren barruan beste dispositibo batzuetara joateko prestaketa sartzen da: Tailer okupazionala, lanbide taller bereziak edo inguruko beste baliabide sozialak.

Aita Menni Ospitalearen parte-hartzea: Aita Menni Ospitalea eta IFAS lotzen dituen akordioak ondorengo laguntza teknikoak jasotzen ditu: Logopedia alorretan laguntza teknikoa (30 ordu astean), fisioterapia (30 ordu astean), neuropsicología (30 ordu astean) eta mediku kontsultategia (4 ordu astean). Aldi berean lan-talde terapeutikoaren etengabeko formakuntzarako ekintzak ere burutzen dira.