Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak Logotipoa
Euskara Castellano
GAIGABEZIA NEUROLOGIKOA DUTEN PERTSONEI ZUZENDURIKO "KANPO LAGUNTZEN ESKULIBURUA" AURKEZTU DA
Aita Menni Ospitaleak BBKren laguntzarekin argitaratutako lan paregabea

Eskuliburuaren azala
Aita Menni Ospitaleak, BBKren laguntzarekin, "Kanpo Laguntzen Eskuliburua" argitaratu du. Orain arte ez zen honen pareko gidarik, nolabaiteko gaigabezia neurologiko bati aurre egin behar dioten pertsona, senitarteko eta profesionalei zuzendua.
 
Praktikotasun handiko bilduma da, Aita Menni Ospitaleko Burmuineko Zerbitzuak idatzia eta BBK diruz lagundua. Argitalpen honen xedea zera da: teknologia aurreratuenekin ere goia heldu duten gaigabeziadun gaixoen autonomia bultzatzea eta inguruko aldaketak planifikatzea. Azken finean, pertsona hauen bizi kalitatea hobetzeko eskura dauden kanpo laguntzen eta etxeko egokitzapenen bilduma da.
 
Liburuaren kapituluetan zehar, modu argi eta xumean, "eguneroko jarduera" ezberdinak aletzen dira, formatu atseginean eta ahalik eta pertsona kopuru handienarengana iristeko moduan.
 
Nahi baduzu, eskuliburua jaitsi dezakezu PDF formatuan: Manual de ayudas externas (5.96 MB)