Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak Logotipoa
Euskara Castellano
GERONTOLOGIAKO MASTER OFIZIALA
 
Gerontologia arloan profesionalki lan egin ahal izateko gaitasuna lortu nahi duten Psikologian lizentziadunei zuzentzen da Gerontologiako Master Ofiziala.
 
Formakuntza honek ikuspegi multidisziplinarra du eta bere lan profesionala populazio geriatrikoarekin egin nahi duten profesionalei zuzentzen da.
 
Deustuko Unibertsitatean prestakuntza teorikoa eskaintzen duen irakaskuntza taldearen baitan dago Aita Menni Ospitalea eta gurea da prestakuntza praktikoa egin ahal izateko tokietako bat.
 
Praktikak Txurdinagabarri Egoitza eta Eguneko Zentroan (Bilbo) eta Joxe Miel Barandiaran Egoitza eta Eguneko Zentroan (Durango) betetzen dira, zentro bakoitzean gutxienez psikologo kliniko baten ikuskapenarekin.
 
Geriatriaren arloan lan profesional etikoa eta kalitatezkoa egin ahal izateko beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak lortu eta lantzea da praktiken helburu nagusia.
 
Hauek burutu ondoren, ikaleak gai izan behar du:
  • Ingurunea ezagutzeko eta lan koordinatua egiteko lantalde multidisziplinar bateko kide bezala: disziplina ezberdinen ezagupena, profesional bakoitzaren funtzioak eta berea taldearen baitan; komunikazio kanalak...
  • Ebaluazio lanak garatzeko, eskuhartze plangintzak formulatzeko eta eskuhartze horien emaitzak ebaluatzeko.
  • Banakako eta taldekako eskuhartzeen plangintza eta garapena aurrera eramateko populazio geriatrikoan.
  • Ikerkuntza ekintzak garatzeko.
Horretarako, zentroetako eguneroko funtzionamenduan murgiltzen dira eta beste profesionalekin (medikua, gizarte langileak, erizainak...) koordinaturik lan egiten dute, hasieran gainbegirale baten gertuko ikuskapenarekin eta ondoren, gero eta autonomia handiagoarekin.
 
Praktiketako psikologoak egindako lanaren balorazioa etengabekoa da, aurretik ikasleari adierazitako helburuekiko lorpenetan oinarritutakoa.