Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak Logotipoa
Euskara Castellano
OSASUN MENTAL ETA TERAPIA PSIKOLOGIKOETAKO MASTER OFIZIALA
 
Psikologia klinikoa, osasun integrala eta psikoterapia arloetan profesionalki lan egin ahal izateko gaitasuna lortu nahi duten Psikologian lizentziadunei zuzentzen da Osasun Mental eta Terapia Psikologikoetako Master Ofiziala.
 
Deustuko Unibertsitatean prestakuntza teorikoa eskaintzen duen irakaskuntza taldearen baitan dago Aita Menni Ospitalea beste hainbat erakunderekin batera (OMIE, EVNTF, Altxa, ASVAR) eta gurea da praktikak egin ahal izateko tokietako bat.
 
Praktikek dirauten bitartean, prestakuntzan dagoen psikologoak, hautatutako espezialitatearen arabera, unitate ezberdinetako eguneroko betebeharrak barrutik ezagutzeko aukera du, zentro bakoitzean gutxienez psikologo kliniko baten ikuskapenarekin.
  • Psikologia Klinikoa espezialitatea: Egonaldi Luzeetarako Unitatea, Egonaldi Ertainetarako Unitatea eta Eguneko Hospitalea.
  • Neuropsikologia espezialitatea: Txurdinagabarri (Bilbo),eta Joxe Miel Barandiaran (Durango) Egoitza eta Eguneko Zentroak, Burmuineko Lesioen ospitaleratzeko Unitatea eta Burmuineko Lesioen Errehabilitazio Anbulatorioko Unitatea.
Psikologia klinikoaren arloan lan profesional etikoa eta kalitatezkoa egin ahal izateko beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak lortu eta lantzea da praktiken helburu nagusia.
 
Hauek burutu ondoren, ikaleak gai izan behar du:
  • Ingurunea ezagutzeko eta lan koordinatua egiteko lantalde multidisziplinar bateko kide bezala: profesional bakoitzaren funtzioak eta berea taldearen baitan; komunikazio kanalak; ...
  • Arazo psikologikoak zehaztu eta esplikatzeko baliagarri diren ebaluazio eta diagnostiko lanak garatzeko, eskuhartze plangintzak formulatzeko eta eskuhartze horien emaitzak ebaluatzeko.
  • Talde kliniko ezberdinetan banakako eta taldekako tratamendu psikologikoen plangintza eta garapena aurrera eramateko.
  • Ikerkuntza psikologiko eta sorkuntza prozesuko ekintzak garatzeko.
Horretarako, unitate asistentzialen eguneroko funtzionamenduan murgiltzen dira eta beste profesionalekin (psikiatrak, mediku errehabilitatzaileak, gizarte langileak, erizainak...) koordinaturik lan egiten dute, hasieran gainbegirale baten gertuko ikuskapenarekin eta ondoren, gero eta autonomia handiagoarekin.
 
Aldi berean, bilera klinikoetan eskuhartzen dute, miaketa protokoloak ezagutzen dituzte, ebaluazio tresna ezberdinak erabiltzen dituzte eta proba horiek administratu, zuzendu eta interpretatu ahal izateko trebetasunak eskuratzen dituzte.
 
Bestalde, eskuhartzearen oinarriak ikasten dituzte eta unitate bakoitzeko eskuhartze teknika berezietan trebatzen dira, baita hauen aplikazio eta ondorengo birrebaluazioan ere. Guztia psikologo kliniko baten gainbegiradapean.
 
Praktiketako psikologoak egindako lanaren balorazioa etengabekoa da, aurretik ikasleari adierazitako helburuekiko lorpenetan oinarritutakoa.