|
||||||||
|
SARRERA
Aita Menni Ospitaleak ibilbide luzea du irakaskuntza lanean. 1986. urtean, Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateko Psikologia Sailarekin adostutako hitzarmen bati esker, abian jarri zen aitzindaria zen Psikologia Klinikoko Masterra. Psikologian lizentziadunei zuzenduriko egitasmoa zen, batez ere alderdi praktikoari garrantzia ematen ziona. Urte horretan bertan, Psikologia Saila psikologo bakar batek osatzen zuen. 22 urtetan zehar, 150 baino gehiago izan dira gurekin prestatu diren psikologoak eta gaur egun osasun mentaleko hainbat arlotan dihardutenak. Aldi berean, Psikologia Saila hazten joan zen bere baitan 19 psikologo izatera iritxi arte. Hauek psikiatria, psikogeriatria eta garuneko kaltea jorratzen dituzte. Profesional hauek dira, gainera, gure zentroetan praktikak betetzen dituztenen lan klinikoa zuzenean gainbegiratzen dutenak. Irakaskuntza mailan Psikologia Sailak lantzen dituenen artean, nabarmentzekoak dira Osasun Mental eta Terapia Psikologikoetako Master Ofiziala eta Gerontologiako Master Ofiziala, biak hala biak Deustuko Unibertsitatekoak.
|
||||||||||||||||||||||||||||
|