Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak Logotipoa
Euskara Castellano
PROIEKTU ASISTENTZIALA
 
Egoitza laguntzaduna dela esan dezakegu.
 
 
Helburu asistentzialak

  • Bizitza duin bat izateko beharrezkoak diren zainketak eskaintzea
  • Kalitatezko zainketa lortu ahal izateko aktibitate eta azpiegitura mailetan baliabideak ahalbideratzea
  • Gaixoaren autonomia sustatzea edo bere ingurunera egokitzen laguntzea
  • Gaixoaren beharrei modu integral batetan erantzutea
  • Normaltzen eta komunitateko baliabideetan integratzen bultzatzea

Programa asistentzialak

Asistentzia lerrorik garrantzitsuena zainketen eremuan kokatzen da, hain zuzen, unitate honetan aurkitzen den dependentzia maila oso garrantzitsua bait da. Erizaintzako zainketa estandarizatuak jorratzen dira, bereziki, elikadura, higienea, mobilizazioa eta egoera fisiko zein psikikoaren gainbegiraketa.

Zainketa hauen osagarri gisa, medikuntza arloan eskaintzen den asistentzia sistematikoa eta programatua aurkitzen da, maila honetan aipatutako espezialitateek parte hartzen dutelarik.

Errehabilitazioari dagokionez, gaixoak bere ingurunean autonomia osoz mugitzeko sortzen diren zailtasunei aurre egiteko, programa estrategikoak prestatzen dira.

Gaixoaren sorospen integral bat lortzeko, oso garrantzitsua da harremanak, familia eta pastoraltzaren arloko beharrei aurre egitea. Ikuspegi honetatik, Pastoraltza Zerbitzuko programak eta bolondresen programa dauzkagu eta irteerak zein familiarekiko kontaktuak bultzatzen.