Asko izan daitezke, alderdi psikiatrikoak kontuan harturik, azterketa espezializatua behar dezaketen esparru juridikoak:
Gaixotasun mentalak, bere bilakaeran, ezintasuna eragin diezaioke jasaten duenari, bere burua gobernatzeko edo bere ondasunak kudeatzeko gaitasuna oztopatuz. Honen eraginez, esparru juridiko zibilean ezintasun-prozesu bat zabal daiteke. Esparru honetan, balizko ezintasun egoera batek ekintza juridiko garrantzitsuen balioa alda dezake, hala nola testamentuak, dohaintzak, etab.
Pertsona batek aldi baterako edo betirako nahaste mental bat izatea erantzukizun penalaren aringarri edo salbuesle izan daiteke, baldin eta modu egokian frogatzen bada egoera horrek eragina izan duela prozesu penalean aztertzen ari diren alderdi kognitiboengan edo nahimenarekin lotutakoengan
Lan-munduan, gaixotasun mentala maiz izaten da ezintasun iragankorren edo neurri ezberdinetako balioezintasunen arrazoia; eta akats funtzional edo organikoak lanpostu bakoitzaren ezaugarri, funtzio eta beharrekin parekatzen dira kalifikazioak zehazteko asmoz. Arlo honetan, bestalde, nahaste mental bat nahikoa arrazoi mediko izan daiteke minusbaliotasuna onartzeko, prestazio ekonomikoetarako eskubidea eman edo ez.
Ezkontzeko baimenarekin lotutako gaietan, banantze eta dibortzio prozesuetan eta adin txikikoen guarda eta zaintza ematerakoan, gai psikiatrikoak eta psikologikoak garrantzi handikoak izan ohi dira, horrek guztiak arlo zibil eta kanonikoarekin duen lotura azpimarratuz.
Azkenik, kalteengatik sortzen diren auzi-eske zibiletan, kalte psikiko gisa ezagutzen denak indar handia hartu du, diagnostikorako eta azterketarako metodo bereziak garatu beharra eraginez, kalte honen identifikazioa eta azterketa fidagarriak ahalbideratzen dituztenak hain zuzen.