Gure gizartean geroz eta handiagoa den judizializazioaren testuinguruan, zuzenbidea eta medikuntzaren arteko elkareragina areagotu egin da. Medikuntzaren barruan, psikiatria errealitate berezi baten adierazle da, nahaste mentalek berezko garrantzia bait dute era guztietako testuinguru juridikoetan. Psikiatria eta zuzenbidearen arteko interakzio eremu hau, une honetan, espezialitate gisa onartzen da, zenbait arlotan Psikiatria Forense edo Psikiatria Legal izenarekin ezagutzen delarik. Azterketa psikiatriko-legaletarako unitatea, kontzeptu mailan, espezialitate honek berezkoak dituen ezagupenen jarduera praktikoan kokatzen da.