|
||||||||
|
ZERBITZUAK Aita Menni Ospitalea Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien kongregazioak duela ehun urte baino gehiago sortua da eta denbora luze honetan zehar, ahalik eta kalitate handieneko atentzioa eskaini izan die zein gaixo psikiatrikoei zein bere familiartekoei eta, oro har, erabiltzaileei. Kalitatearen erronkak ez du esan nahi soilik asistentzia espezializatuko hainbat arlotan garapen tekniko eta klinikoa izatea, baita ere, osasun mentaleko beste alderdi batzuekiko eta haren asistentziarekiko kezka, hala nola, jarduera asistentzialaren ikuspuntu etikoa, eta testuinguru legala ere: horren markoan kokatu behar baita, bai gure jarduera kliniko psikiatrikoa, bai nahaste hauek dauzkaten pertsonen eguneroko bizimodua. Gure Azterketa Psikiatriko-Legaletarako Unitatea pertsonen egoera psikikoa eta lege alderdiak loturik aztertu eta neurtzen espezializatutako zerbitzu bat da, pertsona hauen egoera psikopatologikoak edo psikologikoak dituen ezaugarriak eta juridikoki aztertzen ari den zerbaitengan duten egiazko eragina argituz. Gainera, zerbitzuaren helburu osagarria da oinarrizko gai psikiatriko-legalen inguruan prestakuntza bultzatzea. Unitate honen zerbitzuak honako hauek dira:
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|