|
|
 |
PROIEKTU ASISTENTZIALA
Helburu asistentzialak
-
Manifestazio psikopatologikoen kontrola, gizarte-familia girora bueltatzea ahalbideratzeko edo laguntza sanitarioaz baliaturiko beste giro bat aurkitzeko.
-
Sintomatologia klinikoaren ezabatzea eta ahalik eta autonomia gehien lortzen laguntzen duten ahalmen psiko-fisikoen mantentzea.
-
Edozein girotan modu egokian murgiltzea ahalbideratzen duten giza ahalmenak potentziatzea edo lortzea.
Programa asistentzialak
Tratamendu biologikoetan -psikofarmakologikoak bereziki- oinarrituriko programa terapeutiko errehabilitatzailea eskaintzen da.
Sail honetako talde ekintza nagusiak honakoak dira:
-
Talderatze taldea. Gaixoak bere borondatez etortzen dira eta bertan nork bere ideiak, sentimentuak, beldurrak, kexuak, etab. adierazi ditzake. Gaixoek elkarren artean harremanak izateko asmoz antolatzen da, era honetan elkar ezagutzeko aukera izan dezaten. Elkarrizketarako ahalmenak, zein instrumentalak lantzen dira.
-
Komunikazio zein giza harremanetarako ahalmenen taldeak. Gizarterako oinarrizko ahalmenen (elkarrizketarako, asertiboak) errehabilitazioa dute helburu eta bertan ikasitakoa egoera guztietara zabaltzea bilatzen da pixkanaka pixkanaka.
-
Erlajazio tekniketarako entrenamendu taldea. Aipatutako teknikak erabiltzen ikasiz, antsietatez beteriko erantzunak sor ditzaketen arrazoiak ezagutzen saiatzen gara, erlajazio teknikak noiz erabili ahal diren jakiteko eta bere erabilpena taldez kanpo zabaltzen saiatuz.
-
Biregituratze kognitibo taldea. Gaixotasunak kaltetu dituen ahalmen kognitiboen errehabilitazioa bilatzen da eta hauen erabilpena eguneroko bizitzara zabaltzera bultzatzen da.
-
Psikoedukazio taldea. Gaixoak bere gaixotasunari buruzko informazioa eskaintzen zaio, sortzen diren sintomak eta ohitura osasuntsuak eta osasuna sortzen dutenak bultzatzen dira.
-
Errealitatean norabidatze taldea. Bi mailatako orientazio alopsikikoa (denbora eta espazioa) bultzatzen ditu, ahalmen kognitibo garaiak errehabilitatzen ditu eta bere degenerazio prozesua geldiarazten saiatzen da.
Bestalde, errehabilitazio psikiatrikoarekin loturiko zenbait ekintza egiten dira, hala nola sukaldaritza taldea, gimnasia eta piszina, eta eskulan terapeutikoak; talde ekintza ez egituratuak erizaintza pertsonalak zuzenduak eta hiru helburu dituztenak, gaixoen maila kognitiboan oinarrizko ekintzak suspertzea, giza harremanak eta aisialdia egituratzen laguntzea, gaixoen mobilizazio fisikoari garrantzia emanez. Talde hauek, era berean, behaketarako eta psikopatologia edo maneiatze arazoak antzemateko tresna bezala balio dute.
Aurrekoarekin batera, beste talde batzuk antolatzen dira, erizaintza pertsonalak helburu bezala hartzen dituelarik gaixoen mobilizazioa, borondatearen defizitak eta psikopatologia aktiboaren kontrola.
Azkenik, esan daiteke gaixo talde zabal batek okupazio edo lanaren eremuko gaiak jorratzen dituela ospitaleko lantegietan. |