Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak Logotipoa
Euskara Castellano
SARRERA

Aita Menni Ospitaleak, betidanik, lan garrantzitsu bat egin du gaixotasun mental larria eta kronikoa duten eta tratamendu psikiatriko luzea behar duten gaixoekin. Hauetako batzuk desinstituzionalizazio eta bergizarteratze prozesu batetan murgildu daitezke, besteek erresidentzia psikiatriko moduan ospitaleratuta jarraitzen duten bitartean.

Zerbitzu hau gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei zuzentzen da, bere patologiagatik –tratamenduari erantzuten ez diona- eta bere ahalmenen murrizketagatik, interbentzio terapeutiko eta errehabilitatzaile luzeak behar dituztenei, hain zuzen.

Gure proiektu asistentzialaren oinarria errehabilitazio psikiatriko (bio-psiko-sozial) eta integralaren eredua da, helburu bezala bergizarteratzea duena eta, behar izanez gero, erresidentzia espezialduarena.