|
||||||||
|
AITA MENNI EPSZ
Aita Menni Ospitaleak gaur egun hainbat Errehabilitazio Psikosozialeko Zentro kudeatzen ditu Gipuzkoako lurraldean. Zentro hauek Donostia, Beasain eta Irunen aurkitzen dira.
Orohar, hiru zentroen helburua berdina da lanari ekiterakoan, nahiz eta desberdintasun txiki batzuk badiren Donostiako zentroko erabiltzaileen tipologiaren eta Beasain nahiz Irungoenen artean.
Modu zabal batean esan genezake zentro guztietan eskaintzen den laguntza gaixotasun mental larria eta izaera kronikokoa duten pertsonei zuzentzen dela. Beraien diagnostikoa batez ere psikosien inguruan kokatzen da (sindrome garun organikoak, eskizofreniak, asaldura afektibo bipolarrak, asaldura depresibo errepikariak, asaldura paranoideak eta bestelako psikosiak) eta askotan sustantzia toxikoen kontsumoarekin edo hauekiko menpekotasunarekin batera agertzen da.
Gaixotasun mental bakoitzaren berezko sintomen eraginez, gaixoak bere funtzionamendu psikosoziala garatzeko ahalmena galtzeko joera du eta horregatik egiten da beharrezkoa programa errehabilitatzaile bereziak aplikatzea (banakoak, taldekakoak, familiartekoak eta sozialak). Programa hauekin bilatzen dena da erabiltzaileak eta bere ingurumen sozialak mantendu dezatela, eta ahal den neurrian berreskuratu dezatela, gaixotasun mentala agertu aurreko bizi kalitatea.
Programa asistentzialak taldelanean garatzen dira eta erabiltzaile eta paziente talde ezberdinek egoera ezberdinetan azaltzen dituzten beharrak bereziki asetzera zuzentzen dira.
Zentro bakoitzeko talde terapeutikoa osatzen duten profesionalak honakoak izan ohi dira:
Helburu asistentzialak zehazterakoan, honakoa da bilatzen dena: errehabilitazio psikosozialeko tratamendu integrala eskaini, bai banakakoa eta baita taldekakoa ere, erabiltzaileei autonomia pertsonal eta soziala hobetzen lagunduko diena, gorputzaren funtzioak zein psikologiakoak hobetzeko baliagarri izan daitezken neurriak bereziki landuz eta, eremu asistentzial honetan, komunitatean egiten duten eguneroko bizitzako jarduera arruntetan izan ditzaketen urritasuna eta balizko ezintasunak gainditzen lagunduko dietenak.
Era berean, integrazio soziala laguntzen saiatzen gara eta baita erakunderatzea saiesten ere, horretarako erabiltzaileek baliabide soziokomunitario normalizatuetara jo dezaten bultzatuz, sintomatologia psikologikoa maila minimoan mantentzea ahalbidetuko duen abordaje intentsiboa erabiliz, aldi berean jausialdien agerpena prebenituz eta funtzionamendu psikosoziala hobetuz.
Bestalde, oso garrantzitsua iruditzen zaigu gaixotasun mental kronikoa duten erabiltzaileen senitartekoei laguntza eta aholkularitza eskaintzea, gaixoarekin elkarbizitza hobea izan dezaten, beti ere erabiltzaileari laguntza soziala eskainiz lortutako baliabideak mantendu ditzan eta balizko narriadura pertsonal zein soziala ekidin ditzan.
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|