|
||||||||
|
SARRERA
Gaixo mentalen tratamenduan historian zehar izan den garapena bi eremutan eman da: erakunde psikiatrikoak eta laguntzarako komunitateko zentroak, erakunderatzearen alternatiba moduan. Hau guztia orohar “Psikiatria Komunitarioa” bezala ezagutzen denaren barruan.
Horrela ulertzen da gaixotasun mentalen tratamendurako, erakunde ereduaren alternatibatzat har daiteken laguntza psikiatrikoaren antolakuntza modua. Beraz, osasun mentalaren baitan laguntza psikiatriko, psikologiko eta sozial bereziak populazioari emateko modua da, eta ez gaixotasun mentalaren teoria bat edo orientazio terapeutiko jakin batekiko atxikimendua.
Gaur egun eskarmentu handia daukagu betiko erakunderatze psikiatrikoaren aurrean benetazko alternatiba diren baliabide komunitario ezberdinen beharraren inguruan. Baliabide hauen artean aurkitzen dira “errehabilitazio psikosozialeko zentroak” bezala ezagutzen direnak. Osasun mentalaren sarean txertatuak dauden hirugarren mailako baliabide soziosanitarioak dira, ingurune egituratua eskaintzen dutenak eta terapeutikoki, gaixotasun mental larria eta kronikoa duten pertsona helduen euspena, errehabilitazioa eta bergizarteratze soziokomunitarioa bultzatzera bideratuak, beren egoera psikosoziala kontutan izanik beti ere.
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|