Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak Logotipoa
Euskara Castellano
PROIEKTU ASISTENTZIALA

Helburu asistentzialak
  • Eguneroko bizitzarako oinarrizko zainketak, galdutako funtzioak errehabilitatuz edo oraindik dituenak mantenduz.
  • Gaixoaren ahalmen kognitiboen balorazioa, funtzio kognitiboen errehabilitazio-mantentzea modu aktiboan landuz.
  • Aldakea psikiatrikoen eta arazo afekiboen balorazio eta jarraipena.
  • Gaixo hauetan hain ohikoak diren arazo fisikoen balorazio eta jarraipena.
  • Aisialdiko ekintzetan parte hartzeko estimulazioa.
  • Balorazioa eta jarraipena harremanen eremuan, bai erresidentzi mailan eta baita familian edo gizartean.
Egokiak diren balorazioak egin ondoren eta kasu bakoitzari dagozkion programak finkatu eta gero, izandako erantzunaren arabera, ahal den neurrian eta eskura dauden baliabideen arabera, gaixoa berriro etxeratzen saiatuko gara edo bestela, bere ezaugarriekin bat datorren laguntza zentro batetara (zentro sozial edo soziosanitarioa).
 
Bestalde, Gipuzkoako Aldundiarekin elkarlan akordio bat sinatuta dugu atseden-epe baterako egonaldietarako oheak eskaintzeko, helburu asistentzial berberekin baina bereziki familiaren zama epe batean arintzea delarik helburu  nagusia.
 
Programa asistentzialak
 
Gaixoek autonomiarako duten ahalmenaren eta bere egoera kognitibo eta psikopatologikoaren arabera, behar duten laguntza maila ezberdina da aipatu diren helburu bakoitzarekiko. Bera, eskaintzen zaien laguntzaren diseinua banakakoa da, gaixo bakoitzari bere beharrentzat egokia den egitasmo plan bat prestatzen zaiolarik.

Honako eremu hauetan prestatzen dira ekintzak:

  • Laguntza medikoa eta erizaintza zainketa.
  • Eguneroko bizitzarako oinarrizko beharrak (garbitasuna, elikadura, esfinterren kontrola, itxura pertsonala, etab.).
  • Mobilizazio fisikoa, motrizitate gaitasunaren indartzea.
  • Arazo neuropsikologiko eta psikopatologikoen tratamendua.
  • Balorazio eta jarraipena giza harremanen eremuan, familian eta gizartean, gidatuz eta behar izanez gero, esku hartuz.
  • Aisialdiko ekintzetan parte hartzeko estimulazioa.
  • Laguntza izpirituala.