Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak Logotipoa
Euskara Castellano
SARRERA
 
Aita Menni Ospitaleak, bere 100 urtetik gorako historian zehar, sentsibilitate berezia izan du beti poblazio psikogeriatrikoarenganako laguntzan eta lanean.
 
Zerbitzu hau bilakaera luzeko kalte psikiatrikoak dituzten adineko pertsonei zuzentzen da eta baita, garapen maila ezberdinetan, garunean prozesu degeneratiboak pairatzen dituztenei ere, adina kontutan hartu gabe, baina duten narriadura mailagatik batez ere, etxean nekez eman daitezken oinarrizko zainketa laguntza, erizaintza eta abar behar dituztenak. Horretarako, gure sailean bereziki egokitutako unitateak dauzkagu, gaixoen beharrei erantzutera bideratutako baliabide asistentzial eta teknikoez hornituak.
 
Gure laguntza proiektuaren eredua lagunduriko eta espezializaturiko erresidentzia batena da, goxotasunez eta gizatasunez beteriko giro batetan, laguntza integral eta profesionala eskaintzen duena, gaixoentzat ahalik eta bizitza kalitaterik onena lortzeko asmoz lan eginez, bai gaixoen zein euren senideen eskubideak errespetatuz.