Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak Logotipoa
Euskara Euskara Castellano Castellano
PSIKIATRIA
 
Aita Menniren jatorria XIX. mendeko eroetxe klasikoan dago, psikiatriak baliabide gutxi zituenean gaixo mentalei laguntzeko eta tratamenduaren helburua gaixoaren bizitza ahalik eta osoena izateko baldintza egokienak eskaintzea zenean. Garapen naturala jarraituz, Aita Mennik betidanik eskaini izan du egonaldi luzeko ospitaleratze zerbitzua. Nola nahi ere, zientziak aurrerapen nabarmenak egin ditu azken garaietan eta gainera, gaixo mentalek osasun sare publikoko ospitale zerbitzuekin integratutako tratamendua jasotzen dute gaur egun.
 
Hori guztia dela eta, Aita Menniren eskaitza asistentziala bereziz joan da azken urteotan, gaixo psikiatrikoek izan ditzaketen behar guztiei erantzuna emateko moduko zerbitzu sorta zabala eskaintzeko asmoz, osasun sare publikoko ospitaleetako zerbitzuekin eta Osasun Mentaleko Zentroekin elkarlanean beti ere.
 
Aita Mennik ospitaleratze psikiatrikorako 438 ohe ditu Gesalibarko ospitalean, Arrasaten. Hauek guztiak sail berezietan banatuak daude, artatzen dituzten gaixoen ezaugarrien araberakoak.
 
Edozein kasutan, tratamendu psikiatrikoaren helburua, gehienetan, gaixoak bere bizitza ohiko ingurune soziofamiliarrean egiteko gaitasuna mantentzea da. Ahal den neurrian, gaixoek beren senideekin elkarbizitza egin dezatela bultzatzen da eta tratamendu integrala jaso dezatela ospitaleratzerik beha izan gabe. Aita Mennin zerbitzu eskaintza zabala dugu tratamendu hauek jasotzeko gaitasunak mantentzen dituzten gaixoentzat.