1931ko erreforma psikiatrikoa

Diagnostikoa eta tratamendua

Garai honetan Krapelinen nosologia sartu zen, gaixoen diagnostikoak sailkatzeko erabilia izan zena. Diagnostikoa zalantzan izaten zenean, astero ospatzen ziren saio klinikoetan eztabaidatzen ziren kasu bakoitzaren gora beherak. Diagnostikoaren inguruan orduan egindako ekarpenik garrantzitsuena orduko Zuzendari Medikua zen Dr. Olaranek bultzatutako laborategi klinikoa izan zen.

Gaixoen eta hauen senitartekoen historiaren inguruko informazioa bildu ahal izateko orri bereziak inprimatu ziren, bertan gaixoaren egonaldia bitartean burututako ekintza guztiak gordetzen zirelarik. Pabilioi bakoitzak historia klinikoen artxibo bat mantentzen zuen eta guztiak artxibo orokorrarekin lotuak zeuden. 

Ospitaleko laborategia

Dr. Olaran Zuzendari Mediku izan zen garaian tratamendu berrienak sartu zituen, hala nola sosa nukleinatoa, sulfosina, malaria, txertoak eta neosalvarsanak. Espainiako Neuropsikiatren Elkartearen kide bezala, Higiene Mentaleko Ligaren kongresuetan parte hartzen zuen, garai hartan sortzen ziren aurrerapen teknikoen gora beherak gertutik jarraituz.

Dr. Olaran

1939an Sakelen osaketa sartu zuen, hasera batean Manfred Sakelek morfinaren abstinentziaren sintomen tratamendurako 1933an erabili zuena alegia. Intsulina dosi handiak erabiliz, koma hipogluzemikoak eragitea zuen helburu eta teknika hau eskizofrenia paranoide kasuetan erabiltzen zen. Talka bustia, hau da, izerdi ugariaren fasearainoko hipogluzemien sorreraren teknika, eskizofrenia eta delirio kronikoak zituzten gaixoetan erabiltzen zen.

Insulinoterapiarako aretoa
Insulinoterapiarako aretoa

1938an, kardiazola eta pentazola bezalako eragile kimikoen bidez eragindako konbultsioak sortzeko teknikak sartu ziren. 1942an sartu zen ospitalean Bini eta Cerlettik 1938an sortu zuten elektroshock izeneko prozedura, konbultsioak eragiteko deskarga elektrikoak erabiltzen dituena alegia. Astean hiru aldiz administratzen zen, tentsio baxua denbora luzez erabiliz, modu honetan konbultsioaren fase tonikoa ahalik eta bortizkeri gutxienekoa izan zedin.

Elektroshock makina

Gudaren ondorengo egoera sozialaren eraginez, Aita Menni Ospitaleak, ahal izan zuen neurrian, bere kabuz lortu behar izan zituen janariak eta gainontzeko materialeak. Egoera honen ondorioz, okupazio terapiaren arloan aktibitate ugari jarri ziren martxan. 1945ean, gaixo guztien %59 arlo honetako lan batetan ari ziren. Aita Menni Ospitalean beti erabili izan den laborterapiak garrantzi berezi bat izan zuen autarkiaren garai honetan.