Aintzindari istorikoak

XIX. mendearen bukaerako sorospen psikiatrikoa

1885ko Errege Dekretua garai hartako gizarteak gaixo mentalarekiko duen irudiaren islada da. Izaki arraro eta beldugarri bat bezala ikusten da, deabrua barruan daramana eta beraz, gizarte osoa berarengandik babesteko, giltzapean sartu beharra dago. Garai hartan, ero etxe batetan sartzeak, gizarteak gizaki bati ero izaera aitortzea adierazten zuen. Horregatik, arrazoirik gabeko sarrerak gerta ez zitezen, eragozpen legalak ugariak ziren, bainan behin ero etxean sartu eta gero, berriz ateratzeko ia itxaropenik ez zegoen.

XIX. mendeko gaixoak eroetxean XIX. mendeko gaixoa eroetxean

1849ko Benefizentzia Legearen arabera, Estatuak herritarrei osasun sorospena eskeini beharra zuen, bainan erantzukizun hau Diputazioek hartu zuten bere esku osasun mentalaren arloan, ero etxeak eraikitzen hasiz. Azkenean, 1887ko apirilaren 19ko dekretu batetan xedatu zen eroak zaintzeko betebeharra probintzia bakoitzeko Diputazioarena zela.
 
Indarrean zegoen legeak bestela xedatzen bazuen ere, XIX. mendearen azken urteetan ez zegoen gaixo mentalen asistentziarako baliabiderik eta hauek kaleetan zehar ibiltzen ziren laguntzarik gabe edo ziega ilunetan igarotzen zituzten egunak. Garai hartako ero etxeak, eroak usteltzeko lekuak ziren eta bertako giroak, gaixoen bilakaera on bat lortzen lagundu ordez, hauen deskonpentsazioa eta desantolaketa areagotzen zituzten. 

Zaragozako eroetxea XIX. mendeanEuskal Herrian ospitale psikiatrikorik ez zegoenez gero, gaixoak Valladolid eta Zaragozako ero etxeetara eramanak izaten ziren bereziki, etxetik urrunduz eta ondorio bezala, jatorrizko komunitatearekiko loturen behin betiko etena sortuz kasu askotan.