Aita Menni Ospitaleak Siriako errefuxiatuentzako arropa biltzeko kanpaina bat hasi du

Berokiak eta gizonezko oinetakoak behar dira. Emakumezko eta haurren arroparik ez da behar, zoritxarrez, emakumeak eta haurrak ez direlako bizirik heltzen esparruetara, eta Siria uzten duten gizon gehiago dira.
Berriro ere jasoko dugu neguko arropa Grezian errefuxiatutako siriarrentzat

Argazkia: Lighthouse Relief

Aita Menni Ospitaleak neguko arropa biltzeko kanpaina bat hasi du Greziako uharteetan beren herrialdeko gerratik ihes eginez errefuxiatuta dauden Siriako pertsonentzat. Gero eta pertsona gehiago heltzen ari dira esparruetara eta eremuan lan egiten ari diren erakundeen biltegiak agortzen ari dira.

Aita Mennik Lighthouse Relief (Norvegia) eta Mo chara (Irlanda) GKEei eta  Proactiva (Espainia) itsas salbamenduko taldeei emango dizkie jantziak. Aita Menni Ospitaleko Solidaritateko buruak, Egoitz Zabala Sagarna, laguntzarik handiena eskatu du. “Neguko hotza gogor jotzen ari da Greziako uharteetako errefuxiatuen esparruetan”, azpimarratu du, eta eremuan lan egiten dutenek hau eskatu dutela adierazi du: “gizonezkoen arropa behar da, oinetakoak bereziki (42 eta 44 arteko neurrikoak), galtzerdiak eta prakak”. 

Urtarrilaren 16ra arte Arrasateko Aita Menniko Ospitalean utzi ahalko dira arropak (Gesalibar auzoa, 15). Arropa helmugara urtarrilaren 22aren inguruan heltzea aurreikusita dago.