Aita Menniko Ahizpa Ospitalariek konpromiso etikoa indartu dute beren jokabide-kodea ezarriz

Ezarri aurretik kontrol- eta jarraipen-organo bat sortu dute: Betekizunen Batzordea. Ospitalarien erkidegoa osatzen duten pertsonen jardueraren printzipio etikoak eta portaera-arauak jasotzen ditu.
Aita Menniko Ahizpa Ospitalariek konpromiso etikoa indartu dute beren jokabide-kodea ezarriz

Ahizpa Ospitalariek Jokabide-kode bat ezarri dute Espainiako Probintzia Kanonikoaren zentro guztietarako eta Aita Menni jokabide-kode hori ezartzen ari da, Ospitalarien Erkidegoa osatzen duten pertsonen jarduera zuzendu behar duten portaera-printzipio etikoak jasotzen dituena, eta bereziki erakundean lan egiten edo han boluntariotza-ekintzak garatzen dituzten pertsonena.

Jokabide-kodeak Ahizpa Ospitalariak-Aita Menni osatzen dutenen berariazko konpromisoa gauzatzen du, erakundearen osotasuna eta ospea aldezteko. Horretarako, zorrozki betetzen ditu legezko eta arauzko arautegia eta bere jarduera-esparruko berezko estandarrak.

Ahizpa Ospitalariek 2010. urtetik erakundeko agiri bat, nortasun-esparrua, ezinbesteko erreferentzia dena zentro guztietarako zuzendaritza, antolaketa eta kudeaketa politiketarako, Unitate edo Zerbitzu bakoitzaren jarduerarako eta Ospitalarien Erkidegoa osatzean duten pertsona guztien portaeretarako. Jokabide-kode berriak nortasun-esparruko edukiak indartzea ekartzen du, eta agiri honen ildoetan eta bereziki han jasotzen diren balio ospitalarietan oinarritz, zer konpromiso etikok izan behar duten adierazten du.

Aita Menniko Jokabide-kodea joan den irailaren 21ean hasi zen ezartzen, tarteko agintarientzako prestakuntza-jardunaldi batean. Han, agiriaren edukiak eta zabaltze-prozesua azaldu ziren, kolaboratzaileen artean hura ezagutzea eta betetzea aktiboki susta dezaten. Aita Mennin lan egiten duen pertsona bakoitzak Kodearen ale bat jaso du, haren garrantzia azaltzen duen eranskin batekin eta pertsona bategina zereginarekin batera. Horrela, zenbait sentsibilizazio-ekintza egingo dira.

Jokabide-kodea ezarri aurretik kontrol eta jarraipen-organo bat sortu dute: Betekizunen Batzordea, agiri honekin zerikusia duen guztia betetzen dela bermatuko duena eta ez-betetze horien jakinarazpenak jasoko dituena. Batzordearen jarduera-esparrua Espainiako eliza-probintzia da, eta lau kidez osatuta dago modu iraunkorrean. Harekin batera bi aholkulari finko eta beste pertsona batzuk ere aritu daitezke, aholkulari gisa, aztertzen den gaiaren arabera.

Batzordeak bere kabuz jardun ahalko du, eta ospitalarien kideko edozein kidek egindako salaketaren ondorioz. Salaketa hori, jarraipen-organora bidali ahalko da, idazki edo mezu elektroniko baten bidez.

Betekizunen batzordeak aurkeztutako probak aztertuko ditu eta informazio osagarria eskatu ahalko dio esku hartutako Zentroko Zuzendaritza Kontseiluari. Geroago, Betekizunen Batzordeak irizpen jakin bat egingo du, salatutako gaia egiaztatu zen ala ez zehaztuz, eta Zuzendaritzari edo dagokion erakundeari diziplina-neurriak edo dagozkionak hartzea gomendatuz. Gaia bereziki garrantzitsua bada, Batzordeak probintziako Nagusiari jakinaraziko dio.

Jokabide-kodeak Ahizpengan, laguntzaileengan -zuzendaritza-taldea, langileak-, prestatzaileengan edo boluntarioengan batik bat eragiten du, baina baita ekintza ospitalariaren hartzaileengan -pazienteak eta senideak- eta Aita Mennik merkataritza- edo lankidetza-harremanak dituen pertsona eta erakundeengan ere. Haiek ere Kodean jasotzen diren konpromisoetan integratzen saiatuko dira, edukiak zabaltzeko ekintzen eta atxikitze ekintzen bidez.

Aita Menniko Ahizpa Ospitalariek konpromiso etikoa indartu dute beren jokabide-kodea ezarriz

Deskargatu Ahizpa Ospitalarien – Aita Menniren Jokabide-kodea