Norberaren ongizate emozionala babesten dugu hobeto zaindu ahal izateko

Oso garrantzitsua da gure gogo aldartea egunero kudeatzen eta bizitza emozional osasungarria izaten laguntzen gaituzten baliabideak izatea. Gure Erizaintza Arloko prestakuntza iraunkorrerako saioak hilero egiten dira eta horien barruan bi hitzaldi egin zituen Alfonso Saez de Ibarra psikologo klinikoak erizainentzat eta erizain-laguntzaileentzat.
Norberaren ongizate emozionala babesten dugu hobeto zaindu ahal izateko

Ongizate emozionala bera oso beharrezkoa da zaintzeko. B egonaldi luzeko saileko erizainek eta erizain laguntzaileekin osasun emozionalari buruzko zenbait erreferentzia jaso zituzten joan den apirilaren 19an Alfonso Sáez de Ibarraren eskutik. 

“Profesional bat maila pertsonalean zenbat eta hobeto egon, ziur asko, pazienteekin ere hobeto egongo da”. Ana Domínguezkek, gure ospitaleko psikologo klinikoak, hizlaria psikologiari buruzko ezagutzak hedatzea gustukoa duen pertsona gisa aurkeztu zuen, “eguneroko sufrimenduei aurre egiten, eguneroko ahultzera egokitzen laguntzen gaituztenak. Guztiak eragiten gaituzten gaiak dira, baina saiatu behar dugu zaintzen ditugun gaixo mentalengan ez eragiten”, esan zuen.

Agustin Sagasta doktoreak egindako gorazarrezko sarreraren ondoren, antzeko hitzaldi bat eman zuen Alfonso Sáez de Ibarrak maiatzaren 17an Psikogeriatriako arloko erizain eta laguntzaileentzat.  

Norberaren buruan sartzea 

Gaur egun, “norberarengan pentsatzea zaila da, eta batzuetan beldurra eragiten du”. Psikologoarentzat une eta eremuak bilatu behar ditugu gure barrutik begiratzeko. Betiere arazoa ez badugu handitzen; modurik lasaienean begiratu behar diogu geure buruari. “Gaia zehaztuta gaizki sentiarazten ari bada, hobe da urruntzeko modua bilatzea”.

Sáez de Ibarra haurtzaroko garapen emozionalari buruz hitz egiten hasi zen, izaki arrazionalaren eta emozionalaren arteko orekaren garrantziari buruz. Hiru motatako psikismoei buruzko oharrak eman zituen. Lehenengoa, norberari buruz, Freuden ikuspuntutik azaldu zuen. Johariren leihoaren bidez gainerako pertsonekiko harremana azaldu zuen. Maslowren piramidea, psikismoa azaltzeko, bizitza-proiektuari dagokionez.

Osasun emozionala bizitzarako

Ez dugu gertaeren aurrean erantzuten, baizik eta haien interpretazioaren aurrean”. Bideoan ikus daitekeen moduan, gure psikologoak azpimarratu zuen gertaera baten interpretazioak emozio edo sentimendu bat eragiten duela, eta horrek gure portaera baldintzatzen duela. Bestalde, frustrazioari aurre egin behar zaiola gogoratu zuen, hau da, nahi bat ezin denean ase sortzen den sentimenduari. Metatzen bada eta sufrimendu-iturria bada, kroniko bihur daiteke, ohartarazi zuen.

Beraz, frustrazioarekiko tolerantzia indartu eta ondoeza jasateko baliabideak bereganatzea, entretenitzeko estrategiak eta ongizate “uneak” bilatuz. Beste pertsona batzuekin sufrimendua partekatzeak jasaten laguntzen du. Galera guztiek tristezia edota larritasuna ekartzen du.  Gainditzeko dolua modu egokian egin behar dugu, hau da, galdutakoa gabe bizitzen laguntzen gaituen ikaskuntza-prozesu bat gainditu. Lagun maite baten heriotza zenbait fasetan egituratzen da normalean: ukatzea, amorrua, tristezia, negoziazioa eta onartzea. “Beste modu batera” bizitzen ikasi behar dugu, baliabide eta saritze-iturri berriak bilatzeko.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Bizitza-estilo osasungarri baterako tresnak

Emozioak izugarri adierazten dira, eta gero arintzen dira. Bizitza-estilo emozional osasungarri batean orekak mantendu behar dira, esaterako, tolerantzia maila errutinaren (segurtasuna) eta aldaketaren (egokitzea, ikaskuntza estimulazioa) artean. Bizitza-estilo osasungarri bat lortzeko tresnak pertsona batzuetatik besteetara aldatzen dira. Bizitza-proiektu bakoitzarekin koherenteak izan behar dute. Edonola ere, Alfonso Saez de Ibarrak nork bere buruarengan pentsatzeko eremuak gordetzea eskatzen digu: gertakarien esanahi emozionalari erreparatzea nire bizitza-proiektuan (gogoeta, orazioa, hausnarketa). Bilatzea, esperimentatzea eta aldatzea eskatzen digu.