Egonaldi ertaina

Banakako taldelana

Egonaldi Ertainetarako Unitateak, lanerako tresna gisa, eskuhartze multidisziplinarra erabiltzen du.

Gaixoaren hasierako ebaluazioa egin ondoren, profesional ezberdinen koordinazioaren emaitza den banakako plangintza terapeutikoa ezartzen da eta ezarritako helburuak guztien artean lantzen dira terapeuta arduradun bakar baten gainbegiradapean.

Egongela

Taldea osatzen dute erizaintzako langileak, laguntzaileak, monitore okupazionala, psikologoak, psikiatrak, gizarte langileak eta idazkariak.

Era berean, kasu guztietan gaixoaren gizarte giroarekin koordinazioa gordetzen da, alde batetik ohiko tratamendurako zentroa (Osasun Mentaleko Zentroak) eta bestetik, gaixoaren familia, unitateko gizarte langileen bitartez.

Azken helburua gaixoa birgizarteratu ahal izateko baldintzak lortu ahal izatea da.