Nor garen

Aita Menni irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da. San Benito Mennik 1898an sortu zuen, Santa Agedako bainuetxe ohiaren azpiegituretan. Bainuetxea Arrasateko Gesalibar auzoan zegoen.

Haren jabeak Ahizpa Ospitalariak dira. Ehun urte baino urte gehiagoko historian, Aita Menniren eginkizuna hauxe izan da: buruz gaixorik daudenei, desgaitu fisikoei eta desgaitu psikikoei arreta-zerbitzua eta osasun-zaintza integrala eskaintzea. Horrez gain, laguntza hori beste patologia batzuk dituztenei eta behartsuenei ere eskaintzen die.

Arreta psikiatrikoa emateaz gain, Aita Menni Ahizpa Ospitalariak arlo hauetan egiten du lan: adimen-urritasuna eta autismoaren espektroaren nahasteak dituzten pertsonei ematen zaien laguntzan, hartutako kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan, adinekoen arretan eta eremu soziosanitarioan.

Ahizpa Ospitalarien kongregazioa XIX. mendearen amaieran sortu zen Madrilen. Aita Benito Mennik sortu zuen. Benito Menni 1999an kanonizatu zuten. Kongregazioa garai hartan osasunaren arloko gaixotasunak zituzten eta behar bezalako osasun-laguntza jaso ez zuten emakumeak zaintzeko xedez sortu zen. Gaur egun, Europa, Amerika, Asia eta Afrika kontinenteetako 25 herrialdetan egiten du ospitale-zerbitzua. Bere eginkizunaren ezaugarri nagusia pertsonei osasun-laguntza eta zaintza integrala ematea da.

Misioa

Gure misioa gaixotasun mentala eta desgaitasuna duten pertsonak zaintzea eta errehabilitatzea da. Gure eginkizunean sufritzen duen pertsona da gure xede nagusia, eta horretarako erakundearen baliabide guztiak erabiltzen dira. Aita Menniren Laguntza Proiektu Abegikorraren oinarria. Pertsonaren ikuspegi humanista eta kristau batetik, bere batasunean eta duintasunean ukiezina dena, pertsona guztiak hartzen ditu, arraza, genero, erlijio, ideologia edo gizarte-maila bereizketarik egin gabe, eta laguntza osoa ematen die. Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:

  • Pertsonen giza eskubideak errespetatzea.
  • Laguntzarik ez duten eta muga fisiko edo psikikorik handienak dituzten pertsona gaixoak lehentasunez artatzea.
  • Kalitatea laguntzan eta giza kalitatea.
  • Jarrera enpatikoa, abegikorra eta askatzailea pertsona behartsuentzat.

Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien Misio Abegikorrak, bere unibertsaltasunaren eta kultura artekotasunaren barruan, nortasun propioarekin eta dituen beharrekin erantzuten du. Bestalde, bere zerbitzua premiazkoa den herrialdeetan erabiltzen da. Gaur egun, lau kontinentetako 25 herrialdeetan dago: Europa, Amerika, Afrika eta Asia.

Ikusegia

Zerbitzu abegikorra, irekia eta dinamikoa, ikuspegi eta jarduera inklusiboetan, jarduera integratzaileetan eta bizitza sustatzen duten jardueretan oinarritutakoa, mugarik ez duen eta gizartea aldatzen duen indarra da, senide arteko gizadi osasuntsuago baten alde. Zentzu horretan, Aita Mennik erreferentziako zentroa izan nahi du gaixotasun mentala eta bestelako desgaitasunak dituzten pertsonen arreta integralean, arreta gizatiarra, eraginkorra eta kalitatezkoa eskaintzeko. Hor, gizkiarekin dimentsio guztiak kontuan hartzen dira, etikaren eta abegikortasunaren balioei jarraituz.

Gure erakundeetan, karitatezko arloan eta gizarte arloan Elizaren erakundeak diren heinean, hurkoarenganako maitasun-konpromisoa eta zuzentasuna dira gure xede nagusiak.

Zerbitzu ospitalarioa egiten dugun guztiak, Abegikortasunak bildutako ikuspegi desberdinetatik, samariar ona bezalakoak gara: gelditzen gara, begiratzen dugu, ikusi, besteek gu hunkitzea uzten dugu, eta gupidaz eta solidaritatez aritzen gara; hitz batean esateko: Abegikorrak gara, hori da gure misio partekatua.

Hermana Hospitalaria atiende a una paciente

Gure istorioa

1898ko ekainaren 1ean, aita Benito Mennik Santa Agedako Osasun Etxea jarri zuen martxan. Gaur, zentroa gune asistentzial moderno espezializatu bat da, osasun mentalean ez ezik, desgaitasun intelektualaren eta autismoaren espektroko nahasmenduenhartutako kalte zerebralaren eta adinekoen arretaren arloetan ere, mendetasun eta narriadura kognitiboko maila desberdinetan.

Jornada de Psiquiatría Legal en San Sebastián

Ezagutza

Gure talde profesionalak ikerketa proiektuak garatzen ditu esparru soziosanitarioaren barruan, daukan ezagutza artikuluen bidez islatzen du eta irakaskuntzako eginkizunetan laguntzen du unibertsitate publiko eta pribatuekin eta beste hezkuntza erakunde batzuekin lankidetzan. Halaber, prestakuntzako kongresu, jardunaldi eta mintegi espezializatuak antolatzen ditugu.

AMKTren logotipoa Kalte Zerebralaren Eguneko partaide baten mahukan

Gizarte erantzukizuna

Gure kudeaketan txertatzen dugu gure lan, gizarte eta ingurumen ingurunean eta bizi garen komunitatearekin dugun harremanean eragin positiboa sortzeko kezka

Código de Conducta de Hermanas Hospitalarias

Portaera Kodea

Komunitate Ospitalarioa osatzen duten pertsonen jarduera arautu behar duten printzipio etikoak eta portaera arauak jasotzen ditu, bereziki Erakundean lan egiten dutenei edo bertan boluntario lanak egiten dituztenei dagokienez.

Harremanetarako

Jarri harremanetan gure zentroetako edozeinekin.

Lan egin Aita Menni – Ahizpa Ospitalarioetan

Sartu Aita Menni Ospitaleko eta Aita Menni Gizarte Zerbitzuetako lan-eskaintzetara.