Ikerkuntza eta irakaskuntza

Esperientzia eta ahalmena

Agerikoa da gure zerbitzu asistentzialetako langileen esperientzia eta ahalmena. Osasun mentaleko, ospitaleratze zerbitzuetako, psikiatria errehabilitazioko, lantegi okupazionaleko, arreta neuropsikologikoko nahiz psikogeriatrikoko eta logopedia arretako talde profesionalak heziketa espezializatutako programa ezberdinetan hartzen dute parte, eta beste erakunde eta unibetsitate batzuekin, publikoak nahiz pribatuak, eremu sozio-sanitarioaren baitan ikerkuntza proiektuak garatzen dituzte.

Gure profesionaletako batzuek lan egiten duten doktorego-tesiez gain, hauek dira IKERKETA ETA BERRIKUNTZA PROIEKTUETAN Aita Mennik duen partaidetzaren zenbait adibide:

Gaur egun

  • Kognizio sozialean trebatzeko programaren eraginkortasun-azterketa (PECS) eskizofrenia duten pazienteengan –ospitaleratuta eta anbulatorioetan daudenengan- emozioak eta pertzepzio soziala hobetzeko azterketa ebaluatzeko. Laguntzaileak: Espainiako Ahizpa Ospitalarien zentroak.
  • Paziente psikogeriatriko instituzionalizatuaren senideen gainkarga deskribatzen duen azterlan multizentrikoa (RESICARE). Laguntzaileak: Espainiako Ahizpa Ospitalarien zentroak.
  • Adinekoen egoitzetan laguntzaileek duten lan-zamaren balorazioa. Ikerketa-proiektu bat da, eta bere helburu da egoitzetan mendetasun-maila desberdinak dituzten adinekoei zuzeneko arreta emateko behar den denbora baloratzea.  Laguntzaileak: Irabazi-asmorik gabeko egoitza pribatuen elkartea (Lares).
  • My ZAIN. Zaintzaile informalei laguntzeko plataforma teknologikoa da, mendeko pertsonen esku-hartzean hobetzeko. Profesionalak ez diren zaintzaileei laguntzeko sistema da, zaintzaile informal eta profesionalen arteko lankidetza sustatzen duena.  Funtzio kognitiboak lantzen dituzten jardueren gordailu bat diseinatzea eta garatzea ere barne hartzen du.  DxD Applications & Solutions  (liderra), Sarein Sistemas SL, Deustuko Unib. (RVCTI agentea).

Dagoeneko burututako zenbait azterlan eta proiektu 

  • 2015.Futbolean oinarritutako oroipen-programa baten garapena eta eraginkortasuna narriadura kognitiboa duten adinekoentzat. Oroipen pertsonalizatua eta iraganeko esperientziekin bizitakoa subjektua orainera hurbiltzeko modua da. Programa honek, esku-hartze estrategia egituratu baten eraginkortasuna baloratzen du. Horrela, taldeko kideen partaidetza, gozatze eta inplikatze maila hartzen ditu ebaluazio-irizpidetzat. Hori neurtzeko, inkestak egiten dizkie erabiltzaileei, senideei eta profesionalei. Laguntzaileak: LFP (Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioa) eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.
  • 2014. Durango, Adinekoekin hiri atsegina. Adinekoekin atsegina den hiri bat da politikek, zerbitzuek, inguruek eta egiturek zahartze aktiboan laguntzen eta hura bideratzen duten hiria. Proiektu honen helburua da Durangon (Bizkaia) hori bera egitea. Laguntzaileak: Bizkaiko Foru Aldundia (bazkidea), Bizkailab (bazkidea), Deustuko Unibertsitatea (bazkidea), Nagusi (bazkidea), Aita Menni (bazkide teknikoa).
  • 2013. Eskizofrenia eta nahaste eskizoafektiboa duen pazientearen zaintzaile informalaren gainkarga murrizteko edo prebenitzeko, taldeko esku-hartze psikoedukatiboko programa batek duen eraginkortasuna baloratzeko azterlan multizentrikoa: EDUCA-III. Laguntzaileak: Espainiako Ahizpa Ospitalarien zentroak, Deustuko Unibertsitatea eta Etxaniz Suhiltzailea OMZ.
  • 2012. Iktusa edo dementziak dituzten pertsonen arreta integral soziosanitarioa. Gaixotasun kronikoaren aurrean egokienak diren erantzunen ebaluazioa, desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea beraien etxeetan mantentzeko, eta senide guztiei arreta emateko apustuaren barruan, aurretik dauden laguntza-sistemek porrot egin ez dezaten. Laguntzaileak: Etorbizi (Berrikuntza Soziosanitarorako Euskal Fundazioa) eta Ermuko Udala.
  • 2011. Desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako etxebizitza Aita Menni Ospitalearen barruan. Ospitaleak berak garatutako etxebizitza domotikoa da, desgaitasuna duten pertsonei etxea egokitzeko aplikatutako nobedade teknologikoekin. Etxebizitza honetan, gure terapeutek etxera itzultzeko prestatzen dituzte hartutako garuneko kaltea duten pazienteak. Komuneko elementuak, etxetresna elektrikoak, sukaldeko tresneria, telefonoa eta bestelakoak erabiltzen ikasten dute berriro. Entrenamendu horren bidez, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiten dituzte berriro, hala nola dutxatzea, jatea edo janztea.
  • 2010. EDUCA-II: Dementzia duen pazientearen zaintzaile informalaren gainkarga murrizteko edo prebenitzeko, taldeko esku-hartze psikoedukatiboko programa batek duen eraginkortasuna baloratzeko azterlan multizentrikoa. Laguntzaileak:  Espainiako Ahizpa Ospitalarien zentroak eta Aspaldiko Fundazioa.

Gure ikerketa eta berrikuntza proiektuei buruzko xehetasun gehiago.