Artikulu zientifiko-teknikoak Kalte Zerebrala

Artikulu zientifiko-teknikoak Kalte Zerebrala

Gure ezagutza eta esperientziari esker bildutako informazio interesgarria

PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa

Oihana Ramos Nuñez haur logopedak artikulu honetan azaltzen duenez, elikagaiak ahotik hartzea estimulatzeko tratamendu logopedikoak murriztu egiten du gastrostomia endoskopiko perkutaneoa duten haurrek janariari abertsioa izatea elikadura alternatiboa jartzen zaienean. Gehiago irakurri>>

“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”

Alterazio hormonalak eta horien ondorioak, esaterako, hilekoaren zikloan izandako aldaketa batzuk edo pertsonarengan sexu interesa murriztea emakumeetan ere gerta daitezke, hartutako kalte zerebral baten ondoren, batez ere traumatismo kranioentzefaliko baten ondoren. Daitekeena da lesioak hipofisiaren funtzionamendua aldatzea (hormonak jariatzen dituen guruina), edo hipokanpoarena (garunaren zati bat, baita ere hormonak jariatzen dituena, esaterako, hilekoaren zikloa erregulatzen duten gonadotropiak). Arlo horretan ere, beharrezkoa da aldaketa horiek ulertzea, beste mota bateko kausak ez bilatzeko eta konponbidea bilatzeko, eta nahi ez diren sintomei aurre egiteko tratamendu posibleak aztertzeko. Gehiago irakurri>>

HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak

Kalte zerebralaren tratamenduan erabiltzen diren farmako batzuek eragina izan dezakete ugalketa aparatu maskulinoaren funtzionamendu egokian, oro har, baita bulkada eta desira sexualean ere. Horrelako alterazioen aurrean, sakondu egin beharko genuke lesioaren ondoren izandako aldaketa kognitiboen edo konduktualen ondorioz sexu funtzionamenduan egon daitezkeen arrazoi hormonaletan, emozionaletan eta/edo mugapenetan. Gure gorputzaren erantzunak ulertzea lagungarria da gure burua ezagutzeko eta onartzeko. Hala ere, kasu horietan, komeni izaten da medikuarengana joatea arrazoiak zehazteko eta disfuntzio hori beste osasun arazo batzuen zantzu izan daitekeen ikusteko. Gehiago Irakurri->

- Bideoa: Zer gurpil aulki motordun behar dut?

Aita Menni Ospitaleko kalte zerebraleko zerbitzuko profesionalek, bideo honen bidez, aholku eman nahi diete propultsio elektrikoko gurpil aulkiak erabiltzeko tenorean dauden pertsonei, prestazioak eta argibideak azalduz. Aulki motordunak aukera asko eskaintzen ditu, baina gaitasun jakin batzuk eta erabiltzeko entrenamendua behar dira; izan beharreko ezaugarriek pertsona bakoitzaren premiei eta erabiltzeko inguruneari erantzun beharko diete. Gehiago Irakurri->

Telerrehabilitazioa logopedian

Aldi honetan ikusi dugu azkar ikasten dela, pazienteak eta senideak egokitzen direla eta onuragarria dela; horregatik, etorkizunean horrelako tresnak garatzen jarraituko dugu. Gehiago Irakurri->

- HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea

Taldeka aplikatzeko Educa-DC prorograma psikedukatiboaren bidez, estresaren aurrean babesteko teknikak erakutsi eta dinamizatzeaz gain, ulertzen eta erabiltzen ere lagun dezakegu. Gehiago Irakurri->

- Bideoa: portaera eta emozio nahasmenduak iktusaren ondoren 

Oso pertsona gutxik entzun dute hitz egiten iktus baten ondoren emozio eta portaeretan gertatzen diren nahasmenduez, baina oso-oso ohikoak dira, eta arazo ugari sortzen diete sufritzen dituztenei zein senideei.   Gehiago Irakurri->

Garuneko narriadura duen pertsona batek bere egoerari eta ondareari buruzko erabakiak har ditzake?



Narriadura kognitiboa zahartzearekin lotzen da askotan. Prozesu konplexu, etengabe eta heterogeneoa da. Beste arrazoi batzuengatik ere gerta daiteke, hala nola hartutako kalte zerebral batengatik. Ibilgailuak gidatzea, lan egiteari uztea, testamentua egitea, kreditu bat eskatzea, bozkatzea, zaintzaile bat kontratatzea...ohiko eta ezohiko erabakiak dira, baina denak normalak dira gure bizitzetan. Pertsona batek mota horretako erabakiak har ditzakeen edo lagundu behar dioten bereiztea da "erabakiak hartzeko ahalmena baloratzearen" helburua.  Gehiago Irakurri->

- Jolasa tresna terapeutiko gisa 

Haurren neuroerrehabiliazioari buruz hitz egiten dugunean, jolasa eta ikaskuntza elkarrekin doaz. Gure esku-hartzeak ahalik eta eredu motor gehien eta zentzumenak prozesatzeko gaitasunik gehien bereganatzea izan behar du helburutzat.  Gehiago Irakurri->

- Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan

Iktusek arazo psikikoak eragiten dituzte, eta horiek eragin negatiboa dute erasandako pertsonaren eta senideen bizitza kalitateaniktusa izan duten lagunen erdiek baino gehiagok suminkortasuna agertu dezakete, eta alterazio hori, gainera, portaera erasokorrak eragiten ditu.Suminkortasuna eta gainerako alterazio psikopatologikoak sakontzen jarraitu behar dugu gure praktika klinikoa hobetzeko. Gehiago Irakurri->

- Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta 

Errehabilitazioaren erronka handietako bat da pazientea oinez hasten denean seguru ibiltzea eta ez erortzea. Perturbazioan oinarritutako orekaren entrenamenduak erreakzio erreflexuen kontrola hobetu nahi du. Gehiago Irakurri->

- Zer da lehen mailako afasia progresiboa? 

Diagnostikoa egiten denetik, berariazko tratamendu logopedikoa eta laguntza behar du, bai maila neuropsikologikoan, bai hizkuntza mailan, endekapenezko prozesuaren faseetan. Ezaugarri nagusi gisa objektuak eta irudiak izendatzeko zailtasunak izatea duen sindrome hau gero eta gehiago diagnostikatzen dute endekapenezko gaixotasunen esparruan. Gehiago Irakurri->

Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan

Taldeko jarduera fisikoa tratamendu mesedegarria da gaitasun fisiko eta funtzionala hobetzeko, errehabilitazio anbulatorioko fasean zein egonkortze fasean.

Nola bihurtu bainugela gela irisgarri

Bainugela egokituak nabarmen hobetzen du mugikortasun arazoak dituzten pertsonen bizi kalitatea. Gela horretan autonomia eta segurtasuna irabazi, hainbat irtenbide proposatzen ditugu desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko eta ongizatea emateko. Gehiago irakurri->

Emozioak aurpegietan atzematea iktusaren ondoren

Emozioen espresioa eta errekonozimendua funtsezkoak dira ingurunea ulertzeko eta ingurunearekin elkarreragiteko moduan, eta gure portaeraren bultzatzaile eta modulatzaile indartsuak ere badira. Gehiago irakurri->

Terapia okupazionala etxean

Etxeko arretan pazienteak bere ingurunean ekintzak egiteko dituen ahultasunak eta sendotasunak ebaluatzen dira, eta horietan oinarrituz, tratamendu-plana ezartzen da. Gehiago irakurri->

Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean

Garuneko kaltea errehabilitatzeko geuk egindako balorazio neuropsikologikoko estrategiaren laburpena duzue hemen. Lan metodo hau ohikoen artean aukeratu dute, batetik, erraza dela erabiltzeko, eta bestetik, ikuspegi holistikoa duelako. Espero dugu zuentzat ere erabilgarria izatea. Gehiago irakurri->

 - Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia

Gure paziente txikiei laguntzeko beharraren ondorioz sortu zen desberdinak diren bi laguntza tekniko batzearen ideia: mugitzeko UPSEE gailua eta burua kontrolatzen laguntzen duen HEADPOD sistema dinamikoa. Gehiago irakurri->