Código de Conducta de Hermanas Hospitalarias

Portaera kodea

Portaera Kodea dokumentu bat da, zeinean erakunde batek azaltzen baitu, bere borondatez, barnean zein kanpoan izango duen portaeran zer printzipiori jarraitzeko konpromisoa duen.

Ahizpa Ospitalarioak Erakundearentzat, eta Obra Ospitalarioaren bitartez gauzatzen duen jarduerarentzat, Portaera Kodea Erakundearen Nortasun Esparruan jasotako nortasunetik bertatik eta balioetatik eratorritako konpromiso bat da.

Portaera Kodeak Komunitate Ospitalarioa osatzen duten pertsonen jarduera arautu behar duten printzipio etikoak eta portaera arauak jasotzen ditu, bereziki Erakundean lan egiten dutenei edo bertan boluntario lanak egiten dituztenei dagokienez.

Kontrol eta jarraipenerako organoa. Betetze Batzordea.

Betetze Batzordea da dokumentu honekin lotutako guztia betetzen dela bermatuko duen kontrol eta jarraipen organoa. Bere jarduera eremua Espainiako Probintzia Kanonikoa da. Probintziako Ama Nagusiak izendatutako lau pertsonak osatzen dute, eta horiei hainbat pertsona elkartu ahal izango zaizkie aholkulari gisa, aldi bakoitzean aztertzen den gaiaren arabera.

Betetze Batzordearekin harremanetan jartzeko kanala

Batzordearekin harremanetan jarri nahi baduzu, Portaera Kodearen inguruan zalantza bat sortu zaizulako, edo jokabide ez-zilegi, irregulartasun edo arau hausteren baten berri eman nahi duzulako, sakatu hemen.