Psikiatria

Psikiatria

Aita Menni XIX. mendean gaixotasun mentala zuten pertsonak zaindu eta tratatzeko sortu zen osasun etxearen bilakaeraren emaitza da. Garai bakoitzean eskura zeuden ezagutzak barneratu ditu, eta nabarmen lagundu du sare instituzionala eraikitzen, bai sare ospitalarioari dagokionez, bai sare komunitarioari dagokionez.

Aita Menniren eskaintza asistentziala dibertsifikatu egin da azken urteetan, paziente psikiatrikoek izan ditzaketen arazoen multzoari erantzuteko zerbitzuen aukera osatu bat eskaintzeko, Osasun Mentaleko Zentroekin eta osasun sare publikoko psikiatri ospitaleetako zerbitzuekin koordinatuta lan eginez.

Aita Mennik psikiatri ospitaleko 438 ohe ditu Arrasateko Gesalibarreko ospitalean. Oheak egonaldi ertain eta luzeko guneetan banatuta daude, eta desgaitasun intelektualeko guneak ere badaude.