Egonaldi luzea

Sarrera

Aita Menni Ospitaleak, betidanik, lan garrantzitsu bat egin du gaixotasun mental larria eta kronikoa duten eta tratamendu psikiatriko luzea behar duten gaixoekin. Hauetako batzuk desinstituzionalizazio eta bergizarteratze prozesu batetan murgildu daitezke, besteek erresidentzia psikiatriko moduan ospitaleratuta jarraitzen duten bitartean.

Zerbitzu hau gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei zuzentzen da, bere patologiagatik –tratamenduari erantzuten ez diona- eta bere ahalmenen murrizketagatik, interbentzio terapeutiko eta errehabilitatzaile luzeak behar dituztenei, hain zuzen.

Gure proiektu asistentzialaren oinarria errehabilitazio psikiatriko (bio-psiko-sozial) eta integralaren eredua da, helburu bezala bergizarteratzea duena eta, behar izanez gero, erresidentzia espezialduarena.

Deskribapena

Egonaldi Luzeetarako Unitatearen kanpokaldeaSail honek 52 gaixorentzako ahalmena du Egonaldi Luzeetarako Unitatean kokatuak. Unitatea duela gutxi eraikia izan da eta instalakuntza modernoak dauzka, gaixoentzako egokiak direnak eta osasun profesionalen aldetik eskainitako laguntzaren garapena bideratzen dutenak.

 

Helburu asistentzialak

  • Manifestazio psikopatologikoen kontrola, gizarte-familia girora bueltatzea ahalbideratzeko edo laguntza sanitarioaz baliaturiko beste giro bat aurkitzeko.
  • Sintomatologia klinikoaren ezabatzea eta ahalik eta autonomia gehien lortzen laguntzen duten ahalmen psiko-fisikoen mantentzea.
  • Edozein girotan modu egokian murgiltzea ahalbideratzen duten giza ahalmenak potentziatzea edo lortzea.

Programa asistentzialak

Tratamendu biologikoetan -psikofarmakologikoak bereziki- oinarrituriko programa terapeutiko errehabilitatzailea eskaintzen da.

Sail honetako talde ekintza nagusiak honakoak dira:

  • Talderatze taldea. Gaixoak bere borondatez etortzen dira eta bertan nork bere ideiak, sentimentuak, beldurrak, kexuak, etab. adierazi ditzake. Gaixoek elkarren artean harremanak izateko asmoz antolatzen da, era honetan elkar ezagutzeko aukera izan dezaten. Elkarrizketarako ahalmenak, zein instrumentalak lantzen dira.
  • Komunikazio zein giza harremanetarako ahalmenen taldeak. Gizarterako oinarrizko ahalmenen (elkarrizketarako, asertiboak) errehabilitazioa dute helburu eta bertan ikasitakoa egoera guztietara zabaltzea bilatzen da pixkanaka pixkanaka.
  • Erlajazio tekniketarako entrenamendu taldea. Aipatutako teknikak erabiltzen ikasiz, antsietatez beteriko erantzunak sor ditzaketen arrazoiak ezagutzen saiatzen gara, erlajazio teknikak noiz erabili ahal diren jakiteko eta bere erabilpena taldez kanpo zabaltzen saiatuz.
  • Biregituratze kognitibo taldea. Gaixotasunak kaltetu dituen ahalmen kognitiboen errehabilitazioa bilatzen da eta hauen erabilpena eguneroko bizitzara zabaltzera bultzatzen da.
  • Psikoedukazio taldea. Gaixoak bere gaixotasunari buruzko informazioa eskaintzen zaio, sortzen diren sintomak eta ohitura osasuntsuak eta osasuna sortzen dutenak bultzatzen dira.
  • Errealitatean norabidatze taldea. Bi mailatako orientazio alopsikikoa (denbora eta espazioa) bultzatzen ditu, ahalmen kognitibo garaiak errehabilitatzen ditu eta bere degenerazio prozesua geldiarazten saiatzen da. 

Bestalde, errehabilitazio psikiatrikoarekin loturiko zenbait ekintza egiten dira, hala nola sukaldaritza taldea, gimnasia eta piszina, eta eskulan terapeutikoak; talde ekintza ez egituratuak erizaintza pertsonalak zuzenduak eta hiru helburu dituztenak, gaixoen maila kognitiboan oinarrizko ekintzak suspertzea, giza harremanak eta aisialdia egituratzen laguntzea, gaixoen mobilizazio fisikoari garrantzia emanez. Talde hauek, era berean, behaketarako eta psikopatologia edo maneiatze arazoak antzemateko tresna bezala balio dute.

Aurrekoarekin batera, beste talde batzuk antolatzen dira, erizaintza pertsonalak helburu bezala hartzen dituelarik gaixoen mobilizazioa, borondatearen defizitak eta psikopatologia aktiboaren kontrola.

Azkenik, esan daiteke gaixo talde zabal batek okupazio edo lanaren eremuko gaiak jorratzen dituela ospitaleko lantegietan.

Talde terapeutikoa

Talde terapeutikoan aurkitzen dira mediku psikiatra, psikologo klinikoa, gizarte langilea, erizaintzan diplomatuak, laguntzaile klinikoak, eta errehabilitazio monitorea.