Psikiatria

Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozial Zerbitzua

Gure pazienteetako asko denbora luzez bizi dira Ospitalean. Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozial Zerbitzuak, funtsezko helburutzat, gaixotasun mentala duten pertsona hauei, beren erreferentziako ingurunean, autonomia eta integrazio maila gorena lortzen, berreskuratzen edo mantentzen laguntzea duten ekintza multzoa antolatzen du. 

Errehabilitazio Zerbitzua, arduradunak, psikologa batek, hiru terapeutek eta bost monitorek osatzen dute. Profesional hauek Unitate bakoitzari dagozkion ekintzen dinamizazioaren eta Ospitale guztiko beste ekintza orokor batzuen artean banatzen dute bere lanaldia. Zentro osoarentzat amankomunak diren ekintzen artean, lantegi industriala, ehungintza lantegia eta birziklatze eta lorezaintza taldeak daude. Negutegiaren abian jartzeak eskaintza hau zabaltzea ahalbidetuko du. Zerbitzu honek eskaintzen dituen azpimarratzeko beste ekimen batzuen artean, Juan Carlos Irizarrek gidatutako abesbatzak eta txakur bidezko terapia daude. 

Urteroko ekintza batzuetarako errehabilitazio lantaldea, euskal autonomi erkidegoan zehar banatuta dauden hirugarren adineko eta gaixotasun mentaleko zentroetan lan egiten duten monitoreekin batera aritzen da elkarlanean.

Buru-nahasmendu larriaren abordatze terapeutiko integralaren barruan, pertsona gaixoak komunitatean berrintegratzea errazteko funtsezko oinarrietako bat gisa hartzen da. Horrela, bere gizarte-ingurunean baldintza ahalik eta normalizatu eta independenteenetan mantentzeko. Testuinguru honetan, Aita Menni Ospitaleko Pastoraltza eta Errehabilitazio Zerbitzuek zenbait irtenbide prestatu dituzte urtean zehar, haren gizarte-parte hartzea errazteko.