Urritasun Psikikoen Errehabilitazio Unitatea

Talde terapeutikoa

Laguntza mediko-psikiatrikoa, psikologikoa, gizarte lanekoa eta erizaintzakoa Egonaldi Luzeetarako Unitateko profesionalen bitartez bideratzen da. Hala ere, oinarrizko zainketarako langileak (laguntzaile klinikoak eta monitoreak) ordutegi osoz unitatean egiten dute bere lana eta giza baliabide asistentzialen ratioa bi profesionalekoa da gaixo bakoitzeko.

Ikuspegi organiko batetik, gure gaixoek, ospitaleko guztiek bezala, laguntza mediko somatiko etengabea dute (barne medikuntza, neurologia, errehabilitazioa eta goardiako zerbitzu medikoa).

Era berean, Ospitaleko beste hainbat zerbitzuren laguntza daukagu (administrazioa, zerbitzu orokorrak, sukaldea, kafetegia, mantenimendua, farmazia, etab.).