Aintzindari istorikoak

Cánovas del Castilloren hilketa

Udako atsedenaldia Santa Agedako bainu etxean igaro ohi zuten bezero aberatsen artean, orduko Gobernuko Presidente zen Cánovas del Castillo aurkitzen zen. 1897ko abuztuaren 8an, bazkaltzera joateko bere emaztearen zain zegoen bitartean, Angiolillo anarkista italiarrak tiroz erahil zuen. Gertakari honen ondorioz, urteroko atsedenaldirako Gesalibarko auzoko ur sulfurosoen eragin osasungarrien bila etortzen ziren bezero aristokratikoak ihes egin zuten, bainu etxea hutsik eta isiltasunean utziz.

 Cánovas del Castilloren hilketaren berritzea Santa Agedako Bainu etxean, Angiolilloren eskutik

Cánovas del Castilloren hilketaren berritzea Santa Agedako Bainu etxean, Angiolilloren eskutik