Aintzindari istorikoak

Santa Agedako bainu etxea

Santa Agedako bainu etxeak 1890. urtean argitaratutako liburuxka baten arabera, leku honetako ur sendagarriak eragin osasungarriak zituzten arnasketa aparatuan, zirkulazio aparatuan, liseriketa aparatuan, etab. Era berean, nerbio sistema zentralean eragin lasaigarriak sortzen zituen hasera batean, ondoren nerbio basomotoreengan ekintza eszitagarriak erakutsiz eta azkenik, nerbio eta odol sistematan aldaketak eraginez. Ur hauen ahalmenak erabili nahi zituen edonori zerbitzu egoki bat eskeintzeko asmoarekin, bainu etxeak maila handiko ostalaritza ekipamenduak zeuzkan, gizartearen maila altuenetako herritarren artean ospe handia lortzen lagundu ziotenak, alegia.

Santa Agedako bainuetxearen irudiaSanta Agedako bainuetxearen irudia Santa Agedako bainuetxearen irudia

Hirugarren karlistadak iraun zuen bitartean, bainu etxeak odol ospitale funtzioa bete zuen, 1875eko neguan Dorregarairen kanpaina bitartean Gomilazko ospitalera eraman ziren zaurituak bertara erretiratu zirelarik. Modu honetan bisitatu zuen lehenengo aldiz Benito Mennik Santa Ageda.

Santa Agedako bainuetxearen irudia Santa Agedako bainuetxearen irudia