Diputazioek beste herrialdeetako ero etxeetan babestuta zeuzkaten gaixoen kopurua aintzat hartuz, Aita Menni Ospitaleak hasera haseratik ekin behar izan zion bere asistentzi ahalmena handitzeari. Horrela, bere historiaren lehenengo garai osoaren ezaugarriak etengabeko eraberritze lanak eta pabilioi berrien eraikitzeak dira.
1900. urtean Elezgarai, Ugalde eta Errotaetxe baserriak erosi ziren, zenbait lur sailekin batera. Honela, ospitaleak bere instalakuntzak zabaltzeko aukera izango zuen edo bestela, baserri hauek zeuzkaten nekazaritza eta abelzaintza baliabideak erabili ahal izango zituen lekaimeen eta gaixoen beharrei aurre egiteko.
Urte horretan bertan, "Sagrado Corazón de Jesús" Pabilioia eraiki zen, gaixo pentsiodun partikularrak zaintzeko erabilia izan zena.
Sagrado Corazón pabilioia 1900.ean/1998.ean
1904 eta 1910 urteen artean, Diputazio Probintzialek pentsionatutako gaixoentzat "San Benito" Pabilioia eraiki zen. Bi zutoiarte paralelok osatzen zuten, hertz batetan galeria batek, eta beste hertzean hiru solairuko eraikin batek lotzen zituztelarik. Pabilioi honek solaserako gela bat, jangelak, sukaldea, gaixotasun somatikoetarako erizaindegia, logelak eta bainurako eta garbiketarako sail bat zituen.
Lanak ia ia etengabe jarraitu zuten Arrasatetik Aramaiora doan errepidearen bi aldeetan eta 1921ean, errepide honen azpian tunel bat egin zen bi aldeetako pabilioiak lotuz, batzuetatik besteetara joateko errepidea gurutzatu beharrik ez izateko.
Tunelerako sarrera
1923an, gaur egun egonaldi luzeko gaixoentzat erabiltzen den "San José" Pabilioia eraiki zen.
San José pabilioia 1923an/1998an
Urte horretan bertan, Ahizpen Klausura izango zen beste pabilioi bat egin zen. 130 pertsonentzat prestatua zen eta bere ekipamenduen artean pentsiodun gaixoentzat sukalde bat, etxe guztiaren sukaldea, erropategia, jostundegia, despentsa, eta abar zituen. "San José" eta Klausura pabilioien eraikuntzarako 60 metrotan zehar ibaia estali beharra izan zen, eta era berean garbitegi zaharrak, zenbait lotura galeria eta Errotaetxe baserria bota behar izan ziren.
1924an Klausura bukatua izan zen eta benefizentziako gaixoentzako pabilioi berri bat altxa zen, "San Juan de Dios" Pabilioia.
1927an Gasteizko Gotzain Jaun Txit Gorenak, Dr. Leopoldo Eijo y Garayk, Osasun Etxeko Eliza konsagratu eta inauguratu zuen, probintziako eta udaleko agintariekin ospatu zen ekitaldi batetan. Proiektua Urcola jauna arkitektoarena izan zen eta lehenengo harria Toledoko Artzapezpiku Kardenala zen Dr. Reigek bedeinkatu eta jarri zuen.
Aita Menni Ospitalearen lehenengo garaia instalakuntzen etengabeko zabalkuntza eta eraberritze lanez betea izan zen. Zabalkuntza lanek zekarten kapazitatearen handitzearen islada bezala, ospitalean zaindutako gaixoen kopurua etengabe hazitzen joan zen.
Ikusegi orokorra 1930ean
Lehenengo garai honetan, pabilioiak ur edangarriaz eta erabilpen higieniko, sanitario eta hidroterapikoetarako ur beroaz hornituak izan ziren, eta petroliozko kinke zaharren ordez, argindar elektrikoa jarri zen.
Eraikiz joan ziren pabilioien inguruan lorategi zabalak zeuden eta bertan zuhaitzak landatu ziren, gaixoek "bere egoerarekin bat datorren askatasuna goza zezaten".