2018ko Osasun Mentalaren Munduko Egunaren irteera

Beste esperientzia garrantzitsu batekin itzuli ginen ospitalera, eta honen moduko beste egun bat berriro bizitzeko gogoarekin ere bai. Beste urte batez Why Not elkarteak proposatutako jardueretan parte hartu genuen, gaixotasun mentala duten pertsonak gizarteratzeko.
2018ko Osasun Mentalaren Munduko Egunaren irteera

Urtero bezala urriaren 10ean Osasun Mentalaren Munduko Eguna ospatzen dugu, eta espero zen moduan, Aita Menni Ospitalean Why Not elkarteak proposatutako jardueretan parte hartu genuen, gaixotasun mentala duten pertsonak gure gizartean integratzeko hain zuzen ere.

2018ko goiburua hauxe izan da: “Hezkuntza inklusiboa, osasun mental positiboa”. Goiburu hori online bozketa irekiaren bidez aukeratu da bosgarren urtean jarraian. Aukeratutako kartelean ikusten denez, eskola-adineko ume bat agertzen da mezuaren protagonista eta hartzaile gisa.

Osasun Mentalaren Munduko Egunean zehar, Aita Menni Ospitaleko 43 pertsonak Why Not elkarteak Donostian proposatutako egun osoko jardueran parte hartu genuen. Ilusioz beterik eta gogo handiarekin joan ginen Gipuzkoako hiriburuan zenbait jardueratan parte hartzeko. Agifes elkarteko zenbait erabiltzailek eta profesionalek osasun mentalaren egunari buruz hitz egin zuten eta aurtengo goiburua nabarmendu zuten. Horrela, hezkuntza inklusiboaren garrantzia azpimarratu zuten, gaixotasun mentala duten pertsonak gizartean integratzeko bide gisa.

Azkenik, bazkari handia egin genuen sagardotegi batean. Arratsaldeko bostetan, beste esperientzia garrantzitsu batekin itzuli ginen ospitalera, eta honen moduko beste egun bat berriro bizitzeko gogoarekin ere bai, konpainia onean.

2018ko Osasun Mentalaren Munduko Egunaren irteera