Adinekoen arazo neuropsikiatrikoak prebenitzea eta horiei ekitea

Diario Médico egunkarian Jose Vicente Jauregik, Aita Menni Ospitaleko Egoitza Unitateen psikiatra buruak, dementzien eta animoaren nahasmenduen tratamenduari buruz duen iritzi aditua jasotzen da.
Adinekoen arazo neuropsikiatrikoak prebenitzea eta horiei ekitea

Jose Vicente Jauregik narriadura kognitiboarekin lotutako hainbat diagnostikotarako zenbait eskala nola aplikatzen diren azaldu du. Esaterako, Erlojuaren testa nola aplikatzen den azaldu du. Lan konplexua baloratzen duen proba erraza da. Pazienteek hamaikak eta hamar ordua adierazten duen erloju bat marraztu behar dute paper zuri batean. Horrela, bi hemieremu bisuoatentzionalak, hots, ezkerrekoak eta eskuinekoak, parte hartzea lortzen da. Bere trebetasunaren arabera puntuak ematen zaizkio pazienteari. Gutxienez zazpi puntu lortzen baditu, emaitza normaltzat hartzen da. 

Aita Menniko adituak gure egoitza-unitateetan estimulazio kognitiboa ere egiten dela azaldu du, errealitatera orientatzeko eta oroimena lantzeko tailerren bidez, musikoterapiaren eta eztabaida-taldeen bidez.