Ahizpa Ospitalariek 135 urteko historia bete dute

Ahizpa Ospitalariek 135 urteko historia bete dute

Jesusen Bihotzaren Ahizpa Ospitalarien Kongregazioak 135 urte bete ditu dagoeneko.1881eko maiatzaren 31n Aita Benito Mennik eta Granadako bi gaztek, María Josefa Reciok eta María Angustias Giménezek, emakume-aurpegia jarri zioten Abegikortasunari Ciempozuelosen (Madril) Ahizpa Ospitalarien Kongregazioa, gure erakundea, sortu zutenean. Bere misioak eta balioak pertsona gaixoak artatzeko dira.

Abegikortasunaren lehen hazi hori Arrasaten hasi zen hazten 1898. urtean eta emaitzak ematen joan da Euskadiko hainbat tokitan4 kontinentetan eta 27 herrialdetan.

Maiatzaren 31n, 135. urteurrena eta Jesusen Bihotz Sakratuaren Andre Mariaren jaieguna zirela eta, Aita Menni Ospitaleak eukaristia bat egin zuen, baztertuta dauden pertsonekin bere konpromisoa agertzeko. Festak zentroko patioan jarraitu zuen. Bezperan meza egin zuten ospitaleko kaperan.

Ahizpa Ospitalariak gaur egun

Gaur egun 1.000 ahizpa baino gehiago dira Ahizpa Ospitalariak, eta 11.000 pertsona baino gehiago daude kontratatuta. Gure zentroetan arreta ospitalaria emateko lan egiten dute, betiere pertsonaren duintasunaren eta humanizazioaren zerbitzura. Guztira, 16.800 laguntza-plaza baino gehiago daude eta Ahizpa Ospitalariek urtero 2 milioi pertsona baino gehiago arta ditzake, tratamenduen eta zainketa integralen bidez arinduz.

Gehiago jakin