Kalte zerebrala

Aita Menni Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroak berriro gozatu du Danborradarekin

Eskibel eta Erain Ikastetxeek berriro hurbildu zuten danbor hotsa gure zentroraino, Zuatzun. Laugarren urtez etorri dira, pozarren gaude eta, hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegu. Datorren urtean zain izango gaituzue!
Aita Menni Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroak berriro gozatu du Danborradarekin

ESKIBEL ETA ERAIN IKASTETXEEK BERRIRO HURBILDU ZUTEN DANBOR HOTSA GURE ZENTRORAINO, ZUATZUN. lAUGARREN URTEZ ETORRI DIRA, POZARREN GAUDE ETA, HEMENDIK, ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIEGU. Datorren urtean ZAIN IZANGO GAITUZUE!

Iritsi da San Sebastian, donostiar guztiontzako egun handia, eta Donostiako Aita Menni Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan, Zuatzun, ezin hobeto ospatu ahal izan genuen. Joan den ostiralean danborrei hautsa kendu eta Eskibel eta Erain ikastetxeetako neska-mutilekin jo genituen, bisitan etorri baitziren, data hauetan ohikoa denez. Astelehena, hilak 20, San Sebastian egun ofiziala, geure danborradarekin animatu genuen. Goiz erdian, tradizioak agintzen duenez, gula pintxo goxo bat jan genuen.

Eskerrik asko berriro ere Eskibel eta Erain ikastetxeei!!! Gora San Sebastian!!!

 

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.