Aita Menni kanpoko desfibriladore erdiautomatikoa erabiltzeko prestakuntza ematen ari da

Ekainean zehar zenbait profesional prestatzen ari da Aita Menni kanpoko desfibriladore erdiautomatikoa (DESA) erabiltzen ikas dezaten. Ikastaroak Gesalibarreko zentroan (Arrasate), Iturbide Egoitzan (Arrasate), Joxe Miel Barandiaran Eguneko Zentroa duen Egoitzan (Durango) eta Txurdinagabarri Eguneko Zentroa duen Egoitzan (Bilbon), izan ere, leku horietan, gutxienez, desfibriladore bat dago.
Aita Menni kanpoko desfibriladore erdiautomatikoa erabiltzeko prestakuntza ematen ari da

Prestakuntza honetan 90 lagunek parte hartuko dute, eta bere helburua da langileen zati bat zentro hauetako bakoitzean dauden desfibriladore erdiautomatikoak erabiltzeko prestatzea. Gaur egun sei desfibriladore ditugu: hiru Gesalibarreko Aita Menni Ospitalean; bat, Arrasateko Iturbide Egoitzan eta bana Txurdinagako (Bilbo) eta Durangoko egoitzetan.

Azken urteetan erakundeak eraikin publikoetan, enpresa handietan, merkataritza-saltokietan eta, oro har, pertsona asko biltzen den edozein lekutan desfibriladoreak jartzea sustatzen ari dira. Mota horretako tresnak erabiltzean bihotz-geldiketa batetik bizirik ateratzeko aukerak % 90 arte handi daitezke. /p>