Omenaldi hunkigarria 24 langileri, egindako ibilbideagatik eta Erakundearen aldeko konpromisoagatik

Aita Mennik erretirora iritsi diren hiru langile eta etxean 25 urteko dedikazioa bete duten hogei bat profesional txalotu eta adeitasuna erakutsi die.
Oroimenerako talde argazkia, ospakizun erlojuen banaketaren ondoren
Oroimenerako talde argazkia, ospakizun erlojuen banaketaren ondoren.

Aita Mennin 25 urteko ibilbide profesionala daramaten pertsonei eta erretiroa hartu dutenei omenaldi xume baina hunkigarria bat egin zitzaien apirilaren 20an, Juan Carlos Irizarri eskaini berri zaion ekitaldi aretoan. Omenaldia, ohiko ospakizun erlojuen banaketarekin, San Benito Menniren astearen barruan kokatzen da, eta edizio honetan jende gehiago bildu da omendutako pertsonen zerrendara, pandemiatik ezin izan zelako halakorik egin, murrizketen ondorioz.

Pastoraltza eta Elkartasun arduradun Egoitz Zabalak egin zituen zeremoniako maisu lanak, zeinean Mikel Tellaechek eta zuzendaritza osatzen duten gainerako profesionalek loreak eta opariak banatu zituzten (Manuel Martín Carrrasco, zuzendari medikoa; Veronica San Roman, Pertsonen Arloko zuzendaria; Xabier Altuna, zuzendari finantzarioa; Aloña Telleria, Zerbitzu Orokorretako zuzendaria; Jose Luis Giron, zuzendari asistentziala; Nerea Gutierrez, Erizaintzako zuzendaria). Sor Isabel Martinez zentroko ama nagusiak txalo zaparrada da bat eskatu zuen etxearen alde hainbeste lan egin dutenentzat.

Omenaldi hunkigarria 24 langileri, egindako ibilbideagatik eta Erakundearen aldeko konpromisoagatik

Erretiroa lortu duten profesionalen taldean, lagun hauek zeuden: Jesus Mari Arizmendiarrieta, urte askotan ospitalean Giza Baliabideetako arduradun aritu dena, Esperanza Alonso, erizaina, eta Maria Teresa Romero, erizain laguntzailea. Etxean lanaldi osoan 25 urte daramatenen zerrenda kide hauek osatzen zuten: Jose Antonio Ezquerra, psikologoa; Deiane Madinabeitia, idazkaria; Inmaculada GonzalezOlatz ElorzaMonica Legorburu eta Maria Isabel Pacheco, erizainak; Nagore IzaguirrePrudencia Vinagre eta Luis Manuel Cebrino, Zerbitzu Orokorretako langileak; Iban Arrien, fisioterapeuta; Pedro Maria CuevasRosa EspejoNerea VegaNerea ViñarasBelen GarciaLeire BarrutiaOlivia GomezJuan Miguel Moreno eta Saturnina Izquierdo, erizain laguntzaileak; eta Jose Ignacio Quemada eta Agustin Sagasta, medikuak.

Omendutako pertsonen artean, Deiane Madinabeitiak hitza hartu nahi izan zuen eskerrak emateko pazienteei, senideei, langileei, laguntzaileei… “Denei, salbuespenik gabe”, baina, batez ere, ospitalean bere bizitzan esanahi berezia izan duten bi emakume gogoratu nahi izan zituen: sor Ines Torre, administrazioan lankide izan zuena eta orain Burgosko komunitatean bizi dena, eta Arantza Beitia, behar baino lehenago utzi gintuen lankidea,

Txalo eta besarkada artean amaitu zen ekitaldi hunkigarria, baina lehenago elkarrekin jarri ziren, momentua argazki batean islatzeko, oroigarri gisa.