Aita Menni Ospitaleak Nafarroako Kutxak antolatutako gizabidezko banka topaketan parte hartu du

Aita Menni Ospitaleak Nafarroako Kutxak antolatutako gizabidezko banka topaketan parte hartu du

Pasa den urriaren 2an, “Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu” lelopean, Aita Menni Ospitaleak, beste 88 elkarterekin batera, Nafarroako Kutxak antolatutako Gizabidezko Banka Topaketan hartu zuen parte. Ekitaldia Donostiako Okendo plazan ospatu zen.
 
Esparru askotako Gobernuz Kanpoko Erakundek eta irabazi asmo gabeko erakundek, hala nola, ongizatea, kirola eta aisia; kultura eta hezkuntza; minusbaliotasuna, ikerketa, etab., beraien proiektua aurkeztu zuten Nafarroako Kutxako bezeroen, nahiz bezero ez zirenen diru-laguntza lortzeko. Nafarroako Kutxak beraiekin irabazitakoaren %30a, aukeratutako proiektura bideratuko du.
 
Aita Menni Ospitaleak, minusbaliotasunaren ildotik eta Jasotako Garuneko Kalteko arloarekin lotuta, ondorengo proiektua aurkeztu zuen: Egokitutako etxebizitza baten eraikuntza, kanpo laguntzen erakusketarako eta bizitza autonomoan trebatzeko; errehabilitazio fisikorako gimnasio berri baten eraikuntza eta egungo instalazioen hobekuntza jarduerak.
 
Goizeko 11.00etan hasi eta 19.00ak bitartean luzatu zen topaketan 15.000 pertsona inguru bildu zen.